mar 30
Tolosa
Urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran izugarrizko oihartzuna izan zuen Espainiako zientzialari-talde batek emandako albisteak. Baliteke zuk zeuk ere, ene irakurle, albistea handik edo hemendik jaso izana. Albisteak zioenez, pankreako minbizia sendatzea lortu zuten. Alabaina, irakur dezagun letra txikia zientziaren komunikazio egokiaren ikuspuntutik.
urt 26
Tolosa
Joan den asteburuan lankide batekin bazkaltzeko geratu, eta ondorengo elkarrizketa luzatu zitzaigun. Halako batean, kimika eta naturaren arteko elkarguneez hitz egin genuen. Lankideak aipatu zidan bere ustez kimika hilda dagoenaren zientzia dela, eta baterien kimikan diharduen ikertzaile gisa naturaren esparru hila zela gure ikerketa eremua.