Telebista

Ataria TB

Egilea: Tolosaldeko Ataria
64 atal ikusteko
«Urte hauetako guztietako harremanaren ondorioa da disko bikoitz hau»
2026/11/20

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bonbereneak maite zaituzte diskoa azaroaren 26an aurkeztuko dute Bonberenean. Durangoko azokan ere erosteko aukera egongo da. Ideiaz, bilakaeraz eta osteguneko ekitaldiaz hitz egin dute Mertxe Rodriguez Marimotots, Aiora Zulaika Pirritx, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Bonbereneako Patxi Muñoak.

32 min
Soinu, trikiti eta pandero festa (1) (Larraitz, 2026-10-31) (54'47'')
2026/11/18

Bi mila eta hemeretziko apirilean izan zen Lehen Soinu eta Trikiti festa Larraitzen. Harrezkero zazpi urte eta erdi luze igaro dira baina gogo eta ahaleginari esker, bigarren aldiz elkartu dira soinujole, trikitilari eta pandero-jotzaileak kontzertu ederra emateko ‘Larraitz Gain’ jatetxean.

Bertso jaialdia (1) (Berastegi, 2026-08-10) (1,09'40'')
2026/11/16

Bertso jaialdi bikaina antolatu dute Berastegin, bertako jaien baitan. Iñigo Gorostarzu ‘Etxorde’ gai-jartzailearen esanetara, segidan datozen bertsolariok aritu dira karpapean: Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Maddi Ane Txoperena. Jende andana hurbildu da karpapera eta giro ederra sortu da bertan.

«Oso urte txarra izan da»
2026/11/15

Albizturko Iriarte baserrian ereiten ditu babarrunak Alberto Labakak. 3.000 metro koadroko lursaila lantzen du babarrun ekoizleak. Aurtengoa urte txarra izan dela aurreratu du Labakak: «Beroarekin ez du lekarik hartu loreak, eta urte oso txarra izan da».

3 min
Elkartasun sokadantza
2026/11/14

Palestinaren Astearen barruan, elkartasun sokadantza egin dute Tolosako Plaza Zaharrean.

2 min
Oihu eta animo artean dantzan ibili dira Amasako gazteak
2026/11/12

Soka dantza eta aurreskua plazan egitekoak ziren, baina euriagatik pilotalekuan aritu dira dantzan. Giro bikaina jarri dute, euren artean lagunduz oihuekin. Gosetzen direnean gazte afaria egingo dute Iturri Goxo jatetxean.

12 min
Amasako gazteak dantzan, Mikeliartza baserrian
2026/11/12

Amasako jaiak ospatzen ari dira. Gaurkoan gazteak izango dira protagonista. Goizean goiz kalera irten dira. Eguerdian bazkaria egingo dute. Arratsaldean dantza saioa izango da, eta iluntzean, gazte afaria.

Min 1
Iztueta eta Belaunzaran aurrez aurre
2026/11/12

Agurtzane Belaunzaran berrobitarrak eta Josu Iztueta tolosarrak urte asko egin dituzte gida lanetan askotariko bidaiak eginez.

13 min
«Kaleak hartu ditugu etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko»
2026/11/11

Etxebizitza eskubidea bermatzearen aldeko eta espekulazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Tolosan, eta eskualdeko hainbat herritan ere bat egin dute horrekin; esaterako, Anoetan elkarretaratzea egin dute plazan, eta Lizartzan, berriz, kotxe karabana egin dute.

4 min
Goizean piketeak Tolosako kaleetan barrena ibili dira
2026/11/11

Greba orokorra iragartzen zuten oihuak, espekulazioaren aurkakoak eta etxebizitza eskubidearen aldekoak entzun dira Tolosako kaleetan. Arratsaldean, eskualdean hainbat hitzordu zehaztu dituzte.

2 min
EHKS eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren piketeek N-1 errepidea itxi dute Legorretan
2026/11/11

Greba orokorraren testuinguruan, Goierri eta Tolosaldeko EHKSko eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideak Legorretan elkartu dira gaur goizean. N-1 errepidea ixtean, istiluak izan dira poliziaren eta piketeetako kideen artean.

Bertso saioa (2) (Aia, 2026-08-07) (40'35'')
2026/11/09

Bertso jaialdi aparta antolatu dute Aian, bertako jaien baitan. Sei protagonista izan dira, probalekuan burutu den jaialdian: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Xabat Illarregi, Andoni Egaña eta Amets bertsolariak Sebastian Lizaso gai-jartzailearen esanetara.

0 atal ikusteko