Elkarrizketa

«Badago modua kimikari umorez heltzeko, modu erakargarri batean»

Erabiltzailearen aurpegia Ane Insausti Barandiaran 2024ko apirilaren 16a

Umorea zientzia dibulgatzeko eraginkorra izan daitekeela uste du Josu Lopez Gazpiok (Tolosa, 1987). Kimikan doktorea eta dibulgatzailea da, besteak beste. Barredromoan parte hartuko du gaur, UEUk antolatutako zientziari buruzko umore bakarrizketaren saioan. Eibarko (Gipuzkoa) UEUren egoitzan izango da, 18:00etan.

Zer-nolako kimika dago zientziaren eta umorearen artean?

Oso ona. Zientzia gogor gisa hartzen den gaia izaten da beti, baina badago modua kimikari umorez heltzeko, modu erakargarri batean.

Nola sortzen da umorezko bakarrizketa zientifiko bat?

Garrantzitsuena ideia on bat izatea da. Izan daiteke datu berezi bat, anekdota bat, informazio xelebre bat... Gero, horren bueltan, umorea sartu behar da, eta zientzia ezagutzak ere sartu behar dira bakarrizketan. Helburua ondo pasatzea da, eta zerbait ikastea.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!