Lan Eskaintza – Tolosako Babarruna Elkartea

Tolosako Babarrunak bereiztu, ontziratu eta merkaturatzeko bi lagun behar dira. Egun osorako, eta kanpaina diraun arte.

The post Lan Eskaintza – Tolosako Babarruna Elkartea appeared first on Iragarki Laburrak.

Denda eta komertzioekin harremanak kudeatzeko teknikaria

ATARIAk denda eta komertzio txikiekin harreman zuzena izateko, harpidetza berriak sustatzeko eta elkarlan berriak bultzatzeko pertsona bat behar du azaroa eta abendua bitartean, tokiko komunitatea eta merkataritza-sarea zabaltzen laguntzeko.

Zeregin nagusiak:

Denda eta komertzioekin harremana kudeatzea: Bisitak egin, ATARIAren egitasmoak aurkeztu eta lankidetza aukerak bultzatu.

Harpidetza eta sustapen kanpainak: Komertzioen artean harpidetza berriak lortzeko eta sustapen-ekimenak martxan jartzeko estrategiak diseinatzea eta kudeatzea (aurrez aurre, telefonoz, postaz zein sare sozialetan).

Elkarlan berriak bideratzea: Tokiko merkataritzarekin lotutako sustapen-ekintzak dinamizatzea.

Bete beharreko baldintzak:

Euskara maila altua: Ahoz zein idatziz trebezia osoa.

Merkataritza eta komunikazio gaitasuna: Komertzio eta denda arloan zein merkataritza-harremanetan esperientzia edo gaitasuna.

Pertsonarteko trebetasunak: Jendearekin hitz egiteko erraztasuna, hurbiltasuna eta komunikaziorako gaitasun ona.

Eskualdearen eta tokiko saltokien ezagutza.

Mugikortasuna: B gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea komeni da.

Eskaintzen dugu:

Iraupena: Behin-behineko kontratua (azaroa eta abendua bitartean).

Lanaldia: Osoa.

Lekua: ATARIAren egoitzan, eremuan zehar komertzioak bisitatuz eta tarteka etxetik lan egiteko aukera.

Lan-ingurunea: Talde dinamiko eta hurbil batean lan egiteko aukera.

Nola eman izena?

Bidali zure curriculuma eta aurkezpen-gutun labur bat tkt@ataria.eus helbidera.
Curriculuma bidaltzeko azken eguna: Urriak 29.

The post Denda eta komertzioekin harremanak kudeatzeko teknikaria appeared first on Iragarki Laburrak.

Betaurrekoak galduta

Emakumeen betaurreko graduatuak zorroarekin galdu ditut, Tolosa eta Anoeta artean. Topatzen dituenak 690 12 56 79 telefono zenbakira dei dezala.

The post Betaurrekoak galduta appeared first on Iragarki Laburrak.

Etxea salgai Alegian

Etxe bat dago salgai Alegian, 100 m2 eta ganbara. Interesa duenak deitu 688 62 23 27 telefono zenbakira edo whatsapp mezua bidali.

The post Etxea salgai Alegian appeared first on Iragarki Laburrak.

Ramses txakurra galdu da

Ramsés txakurra galdu zen irailaren 27an goizeko 11:00ak aldera Hernion. 3,5 kgko Pomerania txakurra da, zuria, hare koloreko tonu batzuekin. Norbaitek Ramsés ikusi badu edo haren inguruko informaziorik badu deitu 643 22 52 87 edo 617 96 00 07 telefonora.

The post Ramses txakurra galdu da appeared first on Iragarki Laburrak.

Etxeko Zerbitzua

Tolosako 52 urteko emakumea naiz. Etxeko lanetan , zein haurrak zaintzeko , lanean aritzeko aukerak billatzen ai naiz. Etxeko lanetan 4 urteko esperientzia dut ( etxe partikular batean) . Sukaldean aritzen ere badakit. Pertsona jatorra naiz eta ondo moldatzen naiz bai helduekin eta bai haurrekin. Haurrekin jolastuko nintzateke bai etxe barruan ta bai kampoan. Tolosan naiko nuke lana egin.

The post Etxeko Zerbitzua appeared first on Iragarki Laburrak.

Garaje marra alokatzen da

Garaje marra bat alokatzen da Tolosako Larramendi auzoan.
Zabala da eta N-1erako sarrera-irteera ona du.

The post Garaje marra alokatzen da appeared first on Iragarki Laburrak.

Klase partikularrak hartzeko

Tolosako Batxi 2ko ikasleak Ingeleseko klase partikularrak hartuko lituzke astean behin. Astearte edo osteguna 16:00etatik aurrera. Presentzialak. Interesatuek bidali whatsappa 626 75 27 44 zenbakira.

The post Klase partikularrak hartzeko appeared first on Iragarki Laburrak.

EN/FR – ES/EU itzulpenak egiten ditut

Itzultzailea naiz ingelesetik eta frantsesetik euskarara eta gaztelaniara. Itzulpengintzan graduatua naiz eta trebakuntza sakona jaso dut itzulpengintza mota askotan (literarioa, teknikoa, administratiboa, ikus-entzunezkoa…).

The post EN/FR – ES/EU itzulpenak egiten ditut appeared first on Iragarki Laburrak.

LAN BILA – 2026KO UDA

17 urteko neska naiz eta 2026ko udarako lan bila nabil. Batxilergoko lehen maila egina dut, eta nahiz eta oraindik lan-esperientziarik ez izan, ikasteko gogo handia dut eta arduratsua, puntuala eta langilea naiz.
Honako lanetan aritzeko prest nago:
- Umeak zaintzea.
- Zerbitzari gisa kafetegi, taberna edo jatetxeetan lan egitea.
- Ontzi-garbitzaile edo sukaldeko laguntzaile gisa aritzea jatetxeetan.
- Bezeroarentzako arreta eta ostalaritzarekin lotutako bestelako lanak.

Taldean lan egiteko gaitasuna dut, jarrera ona eta ikasteko prestutasuna.
Aukera bat emanez gero, nire konpromisoa eta lanerako gogoa erakutsiko ditut.

The post LAN BILA – 2026KO UDA appeared first on Iragarki Laburrak.

Iragarki laburrak

Jarri harremanetan gurekin: 943655695 edo ataria@ataria.eus.

 

Atalak