2022ko ikusienak, 'Ataria.eus' webgunean

Ataria 2023ko urt. 3a, 10:25

2022an ere aurreko urteko datuak gainditu ditugu eta eskualdeko erreferentzia izaten jarraitzen dugu.

2022. urtean ere Ataria.eus eskualdeko komunikabiderik jarraituena izan dela esan dezakegu. Urte guztiko datuak aztertuta eta gure eskualdeko berriez bakarrik ari garela kontuan hartuta, ikaragarrizko datuak direla ikusten dugu: 360.278 erabiltzaile bakar izan ditugu, aurreko urtean baino %11 gehiago; 1.729.119 bisita egin dira urte guztian, 2021ean baino 43.000 gehiago; eta 3.764.301 orrialde ikusi dira, 2021ean baino 26.000 gehiago.

Erabiltzaileek Ataria.eus-en ikusitako datuak aztertuta berriz, zenbait ondorio atera ditzakegu:

Landu ditugun edukien azterketa ere egin dugu; Ataria.eus-en gehien ikusi diren lehen 50 eduki aztertu eta sailkatu ditugu eta ondorengoak izan dira atera ditugun erantzunak:

Istripuek, orokorrean, jarraipen zabala izaten dute herritarrengan eta Ataria.eus-en ere berdina gertatu da.

Herritarren elkarrizketa eta erreportajeek ere jarraipen handia izaten dute Ataria.eus-en. Ondorengo bost elkarrizketak horien adibide dira: Aitor Otaegi eta Nekane Lazkano, Alatzne Etxaburua (bere bizitza eta alopezia), Laura de la Iglesia eta Nerea Goikoetxea eta Amaia Agirre. Hauez gainera, lehen sektorea ardatz duen Baserritik irratsaioan parte hartu zuten bi protagonista ere entzunenen artean aurkitzen dira: Aintzane Garmendia eta Ainhoa Labaka.

Herritarren iritziak ere badute lekua lehen postu horietan: Nekane Artolazabalek idatzitako 'Deretxorik ez dao!' eta Itzea Urkizuren 'Gure minaren hitzak'. Horiez gain, bi gutun ere zerrenda horretan daude: Jose Ignacio Amatriainen 'Tragedia zure klinikan' eta Iker Arranzen 'Instituzio bat'.

Aurretik aipatu modura, Ataria.eus-eko zerbitzu erabilietako bat agenda da. Eta ez hori bakarrik, agendaren inguruan, eta batez ere kultur agendaren inguruan, egiten diren albisteek ere jarraipen handia izaten dute. Esaterako, otsailean inauteriak egingo zirela baieztatu zeneko albistea 2022ko irakurriena izan da. Ondorengo albisteak ere ez dira atzean geratzen: korrika zuzenean, Ibarrako San Bartolome jaietako egitaraua, Asteasuko San Pedro jaietako egitaraua, Tolosako sanjoanetako kuadrillen egunekoa, Zaldunitako mozorroena eta karrozena, zuzenean eman genuen txupinazo alternatiboarena, Ibarrako San Bartolome jaietako kuadrillen egunekoa, Amezketako jaietako kuadrillen bazkarikoa eta Villabonako jaietako kuadrillen egunekoa.

Kirol lasterketak ere asko egiten dira eskualdean eta parte hartzea ez ezik, hauen albisteen jarraipena ere handia izan ohi da. Ondorengo argazki galeriak ikusi dira gehien: IV. Negu Traileko bi, lasterketan barrena eta sailkapenarena; T3T eta T2Tko hiru, Erroizpekoa, Hernio tontorrekoa eta sailkapenarena; Loatzoko igoera, Tolosako XXXIV. Herri Krosa, Eltxotrailekoa eta Oinatz Bengoetxea Belauntzan izan zenekoa.

Eta amaitzeko, bestelako zenbait albiste ere 50 irakurrienen zerrendan daude: Ibarrako plaza auzolanean garbitu zutenekoa, Inauterietan taldean egindako eraso matxistaren aurrean egin zen elkarretaratzearena, Irizar E-Mobilitiko greba, Pello Zabalaren azken agurra, Oria ibaian aurkitu zituzten bi jaurtigailuena eta droga-trafikoa eta kalteak eragiteagatik Tolosan atxilotu zuren gizonezkoaren ingurukoa.

2023an gehiago

Ataria 2022an egunero hor egon da albisteak, azken ordukoak, agendari lotutakoak eta abarri buruzko edukiak egiten eta, baita, herritarrak lehen lerrora ekartzen ere. Egiten dugunak jarraipen oso handia duenez, zuei esker, eskualdeko erreferentzia garela esan daiteke. 2023an ere horrela jarraituko dugu, albisteak plazaratuz eta herritarrei eta herriei garrantzia emanez. Eta honetarako noski, babestea ere beharrezkoa dugu, kontsumitzea bakarrik ez delako nahikoa; beraz, kontsumitzen jarraitzea bai baina babestea ere eskatzen dizugu. Guztion artean 2023an ere Ataria sendo bat izan dezagun, egin Atarikide!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!