Amezketako jaiak 2022

Giro ederreko bazkaria

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko abuztuaren 26a

300 lagun inguru bildu dira Amezketako Larrunarri frontoian, San Bartolome festetako Kuadrillen Eguneko bazkarian. Goiz osoan zehar, festa giroa izan da nagusi eulien herrian, eta arratsaldean, joko poteoa egin dute.

Biharkoa izango da San Bartolome festetako azken eguna, baina aurretik, gaur badute zer ikusi, zer dastatu eta zer entzun.

Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:

Abzutuak 26, ostirala:

  • 21:00. Zahagi ardoa. udalak sagardoa jarriko du.
  • Jarraian. Argazki muntaiaren emanaldia.
  • 23:00. Bide batez taldearekin dantzaldia plazan.
  • Atsedenaldian. Bingoa.
  • Ondoren. DJa goizaldera arte.

Abzutuak 27, larunbata:

  • 12:00. Herriko haur eta gaztetxoek eskainita, herri kirolak plazan.
  • 13:00. Paella lehiaketa, Larrunarri pilotalekuan.
  • 14:30. Sari banaketa.
  • 17:00. Artzai txakur erakustaldia, San Martinen.
  • 19:00. Jundajo txaranga.
  • 20:30. Sagardo dastaketa plazan.
  • 23:00. Iratzar taldearekin erromeria.
  • 00:00. Euliaren entierroa txarangarekin. Lutoa ez ahaztu.
  • Ondoren. Aurtengo festetako azken bingoa eta Akelok Guraso Elkartearen aldeko zozketa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!