IV. Negu Trail lasterketan barrena

Irati Saizar Artola 2022ko otsailaren 6a

Probaren bigarren erdiari ekin aurretik, San Lorentzo gaina igo behar izan dute korrikalariek. Urteroko legez, trikiti doinuak eta herritarren berotasuna jaso dute parte hartzaileek.

Lehenik, Urdelar (859 m) gaina igo dute, 6,8 kilometroan; ondoren, Moa lepora jaitsi dira, 8,8 kilometroan, San Lorentzo (808 m) igo aurretik; azkenik, Gorosmendira jaitsi eta gero, 11,6 kilometroan, Ipuliño (900 m) igo dute. Hortik, zuzenean joan dira herriko plazako helmugara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!