Jokin Tolosa eta Leire Elola izan dira azkarrenak Loatzoko Igoeran

Leyre Carrasco 2022ko apirilaren 24a

Jokin Tolosa eta Leire Elola 1 1650804458066
Jokin Tolosa eta Leire Elola 2 1650804458751
Jokin Tolosa eta Leire Elola 3 1650804459220
Jokin Tolosa eta Leire Elola 4 1650804459643
Jokin Tolosa eta Leire Elola 5 1650804460084
Jokin Tolosa eta Leire Elola 6 1650804460523
Jokin Tolosa eta Leire Elola 7 1650804460973
Jokin Tolosa eta Leire Elola 8 1650804461462
Jokin Tolosa eta Leire Elola 9 1650804461913
Jokin Tolosa eta Leire Elola 10 1650804462417
Jokin Tolosa eta Leire Elola 11 1650804462838
Jokin Tolosa eta Leire Elola 12 1650804463437
Jokin Tolosa eta Leire Elola 13 1650804463899
Jokin Tolosa eta Leire Elola 14 1650804464382
Jokin Tolosa eta Leire Elola 15 1650804464849
Jokin Tolosa eta Leire Elola 16 1650804465432
Jokin Tolosa eta Leire Elola 17 1650804465900
Jokin Tolosa eta Leire Elola 18 1650804466356
Jokin Tolosa eta Leire Elola 19 1650804466836
Jokin Tolosa eta Leire Elola 20 1650804467312
Jokin Tolosa eta Leire Elola 21 1650804467970
Jokin Tolosa eta Leire Elola 22 1650804468830
Jokin Tolosa eta Leire Elola 23 1650804469383
Jokin Tolosa eta Leire Elola 24 1650804469890
Jokin Tolosa eta Leire Elola 25 1650804470348
Jokin Tolosa eta Leire Elola 26 1650804470905
Jokin Tolosa eta Leire Elola 27 1650804471350
Jokin Tolosa eta Leire Elola 28 1650804471737
Jokin Tolosa eta Leire Elola 29 1650804472172
Jokin Tolosa eta Leire Elola 30 1650804472664
Jokin Tolosa eta Leire Elola 31 1650804473142
Jokin Tolosa eta Leire Elola 32 1650804473716
Jokin Tolosa eta Leire Elola 33 1650804474158
Jokin Tolosa eta Leire Elola 34 1650804474689
Jokin Tolosa eta Leire Elola 35 1650804475257
Jokin Tolosa eta Leire Elola 36 1650804475739
Jokin Tolosa eta Leire Elola 37 1650804476213
Jokin Tolosa eta Leire Elola 38 1650804476632
Jokin Tolosa eta Leire Elola 39 1650804477164
Jokin Tolosa eta Leire Elola 40 1650804477777
Jokin Tolosa eta Leire Elola 41 1650804478657
Jokin Tolosa eta Leire Elola 42 1650804479433
Jokin Tolosa eta Leire Elola 43 1650804479883
Jokin Tolosa eta Leire Elola 44 1650804480377
Jokin Tolosa eta Leire Elola 45 1650804480991
Jokin Tolosa eta Leire Elola 46 1650804481580
Jokin Tolosa eta Leire Elola 47 1650804482173
Jokin Tolosa eta Leire Elola 48 1650804482682
Jokin Tolosa eta Leire Elola 49 1650804483319

Azken bi urteetan bertan behera geratu ostean, gaur jokatu dute Loatzoko Igoera-Jaitsieraren XXVIII. edizioa. Guztira, 69 korrikalariek parte hartu dute, baina azkarrenak anoetarra eta tolosarra izan dira.

Korrikalariak 10:30etan Amasatik abiatu dira, eta 9,73 kilometro egin behar izan dituzte guztira; 631 metrora dagoen Loatzo mendia igo ostean, Amasan bertan zegoen helmugara itzuliz. Guztira, 69 korrikalariek parte hartu dute, baina Jokin Tolosa anoetarra eta Leire Elola tolosarra izan dira lehenak helmuga zeharkatzen.

Tolosak 46 minutu eta 12 segundo behar izan ditu Loatzo igo eta jaisteko. Herrira Axier Aburuza adunarraren atzetik sartu bada ere, azken metroetan aurre hartzea lortu du helmuga lehena zehartuz: “Igoera guztian zehar bost korrikalari elkarrekin joan gara, eta jaitsieran ere halaxe izan da. Inorrek ez zuen aurrera edo atzera egiten. Herrira sartzean hiru korrikalari bakarrik ginen, ni bigarren. Azken metroetan lehenak erritmoa mantentzen zuela ikusi, eta orduan estutu egin dut”. Hirugarren postuan sailkatu da Josu Urrestarazu idiazabaldarra, 46 minutu eta 25 segundoko denborarekin.

Elolak jantzi du emakumezkoen sailkapenean txapela, eta berak 55 minutu behar izan ditu lasterketa amaitzeko. Honek ere atzetik Oihana Zubillaga anoetarra izan du, eta lau segundo beranduago zeharkatu du helmuga bigarren postuan sailkatuz. Lasterketa munduan hasi berria bada ere, denbora hobetzeko azken metroetan Zubillagarekin batera izan duen lehia eskertu duela kontatu du Elolak: “Garaipen honi esker, jarraitzeko eta hobetzeko gogoarekin nago”. Minutu gutxira bukatu du lasterketa Aitziber Ibarbiak, 58 minutu eta 45 segundoko denborarekin hirugarren postuan sailkatuz.

Eneko Gurrutxaga izan da helmuga zeharkatu duen lehen herritarra, 58 minutu eta 45 segundoko denbora eginez. 

Amasako gazteek eta Uxo Toki elkarteak antolatu dute lasterketa, eta amaieran, guztiek hamaiketakoa egin dute Uxo Toki elkartean.

Sailkapenak

Gizonezkoak

  • Jokin Tolosa Zabala 00:46:12
  • Axier Aburuza Belamendia 00:46:14
  • Josu Urrestarazu Garaia 00:46:25

 

Emakumezkoak

  • Leire Elola Izagirre 00:55:00
  • Oihana Zubillaga Blanco 00:55:04
  • Aitziber Ibarbia Beloki 00:58:45

 

Herritarra

  • Eneko Gurrutxaga Ugarte 00:50:22
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!