Villabonako jaiak 2022

Kuadrillak Etxeondon elkartu dira bazkaltzeko

Jon Miranda Labaien 2022ko uztailaren 29a

Etxeondo parkean bildu dira ehunka herritar Kuadrillen Eguneko bazkarian parte hartzeko; arratsaldean, kalejiran irtengo dira bertatik.

Villabonako Santio festen barruan Kuadrillen Eguna da gaurkoa. Adin guztietako herritarrak bildu dira kuadrillako lagunekin bazkaltzeko Etxeondo parkean. Ehunka lagunek parte hartu dute bazkarian, norberak etxetik eramandakoak dastatzeko.

Jai giroa izan da nagusi eguerdi partean. Arratsaldean Incansables txarangak jasoko ditu kuadrillak Etxeondotik eta herriko erdigunera eramango ditu.

Hau da gaurko jai egitaraua:

  • 20:00. Dantzaldia Trikidantz taldearekin Erreboteko plazan.
  • 21:30. Kafe eta likore dastaketa musikarekin erretiratuentzat Jubilatuen biltokian.
  • 00:00. Zezen suzkoa plazan.
  • 00:30. Dantzaldia Trikidantz taldearekin plazan.

Bihar eta etziko festa egunak geratzen dira Santio jaien barruan. Hemen ikusgai egitarau guztia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!