Tolosako inauteriak egingo dira

Tolosaldeko Ataria

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia amaitutzat eman eta gero, Tolosako Udalak ATARIA-ri baieztatu dio inauteriak ospatzeko lanetan hasi direla.

Tolosako Udaletik inauteriak ospatzeko prestaketa lanetan hasi dira, eta bihar ohar bat zabalduko dute zehaztapen gehiago emanez. Karrozen elkarteko kide batek ATARIA-ri azaldu dionez, gaurko bileran gutxieneko batzuk adostu nahi zituzten udalarekin, inauteriak ahal bezainbeste ospatzeko, baina Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiak bileraren edukia guztiz aldatu du, eta udaletik jaso duten mezua inauteriak ospatzearen aldekoa izan da.

Erlazionatuak

Inauteri giroa Trianguloan

Tolosaldeko Ataria 2022 ots 10 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!