Irratia

Baserritik

Barazkiak, behiak, oiloak, landareak... baserri barruraino sartuko gara.
-- Ataria --
6 atal entzuteko
«Elikagaien merkatua izugarria da, eta zu puntu txiki bat baino ez zara»
2023/07/10

Baserritik saioaren azken protagonista Izaro Zubiria Ibarguren izango da. Gazteluarra baserrian jaioa ez izan arren, baserrian bizi da Lizartzan. Txikitatik ditu gustuko animaliak eta albaitaritza ikasi zuen.

«Betidanik izan dut baserrirako grina, eta oso gustuko lana dut»
2023/04/17

Begoña Galarraga bidania-goiaztarra da Baserritik saioko protagonista. Txikitatik egokitu zitzaion baserrian lan egitea. Gazte garaian beste lan batzuk probatu bazituen ere, artzaintzari heldu zion Errezilera bizitzera joatean. Artaldearekin egin du lan orain gutxi erretiroa hartu duen arte. Gazta egin eta azoketan saldu izan du. Horrez gain, duela 30 bat urte, Errezilgo Azoka sortu zutenetako bat da. Errezilgo sagarra ezagutzera emateaz gain, eraldatuta beste produktu batzuk eginda saltzen zituzten.  

Baserritarren urteko ahotsak
2022/12/12

Baserritik saioak urtean zehar eskualdeko hainbat herri zeharkatu ditu baserritar ezberdinen lanak eta bizipenak ezagutuz. Hamaika baserritan sartzeko aukera izan du, hamalau pertsona ezagutuz, eta tartean hiru bikote. Gaurko saioa urteari errepasoa egiteko baliatuko da, eta urtean zehar protagonista izan diren baserritarren hitz batzuk baino ez ditugu entzungo.

«Letxuga bat bera ere landatu gabea nintzen, eta zerotik hasi nintzen»
2022/11/14

Ainhoa Landaberea eta Eneko Agirre bikotea da Baserritik saioko protagonista. Asteasuko Masustategi Berri baserrian bizi dira 2017. urtetik. Landabereak hamar urte daramatza baratzetik bizitzen, eta Agirrek iazko udan utzi zuen lana bikotearekin batera baratzetik bizitzeko. Nekazaritza ekologikoan lan egiten dute, eta gaur egun Donostia, Lasarte, Usurbil, Andoain eta Tolosan dituzte kontsumo taldeak.

«Esne hautsa hartu behar badu mundu guztiak, bada esne hautsa hartu beharko du»
2022/10/17

Ainhoa Labaka da Baserritik saioko protagonista. Zizurkilgo Ugarte baserrian jaio zen, eta bertan bizi da. Esnetarako behiak ditu, eta anaiarekin eta aitarekin batera kudeatzen du baserria 2016az geroztik. Une zailak bizitzen ari direla kontatu du, eta esnearen prezioa igo badiete ere ez dela nahikoa. Diru laguntzei esker ari dira aurrera egiten, bestela «ez da bideragarria», dio.

“Tristea da beti ate joka ibili beharra hemen gaudela erakusteko”
2022/09/20

Arantxa Sorrondegi da Baserritik saioko protagonista. Tolosako Urkizu auzoko Urkizu-Azpi baserrian bizi da, eta haragitarako behiekin egiten du lan. Lasartearra ez da baserrian jaioa, baina txikitatik ezagutu du baserri mundua, eta behin Urkizura bizitzera etortzean ez zuen zalantzarik izan baserriko lanari heltzeko. Hasi zenetik egoera bera bizi dutela salatu du, eta egin duen apurra txarrerako izan dela: “Kontuak oso-oso beltz doaz”.

.2..