Hodei Samaniego eta Leire Baraibar izan dira azkarrenak IV. Negu Trail lasterketan

Leyre Carrasco 2022ko otsailaren 6a

Hodei Samaniego eta Leire Ba 1 1644162076608
Hodei Samaniego eta Leire Ba 2 1644162077436
Hodei Samaniego eta Leire Ba 3 1644162077928
Hodei Samaniego eta Leire Ba 4 1644162078628
Hodei Samaniego eta Leire Ba 5 1644162079367
Hodei Samaniego eta Leire Ba 6 1644162080020
Hodei Samaniego eta Leire Ba 7 1644162080521
Hodei Samaniego eta Leire Ba 8 1644162080960
Hodei Samaniego eta Leire Ba 9 1644162081407
Hodei Samaniego eta Leire Ba 10 1644162081833
Hodei Samaniego eta Leire Ba 11 1644162082312
Hodei Samaniego eta Leire Ba 12 1644162082749
Hodei Samaniego eta Leire Ba 13 1644162083223
Hodei Samaniego eta Leire Ba 14 1644162083735
Hodei Samaniego eta Leire Ba 15 1644162084323
Hodei Samaniego eta Leire Ba 16 1644162084866
Hodei Samaniego eta Leire Ba 17 1644162085275
Hodei Samaniego eta Leire Ba 18 1644162085715
Hodei Samaniego eta Leire Ba 19 1644162086218
Hodei Samaniego eta Leire Ba 20 1644162086723
Hodei Samaniego eta Leire Ba 21 1644162087108
Hodei Samaniego eta Leire Ba 22 1644162087629
Hodei Samaniego eta Leire Ba 23 1644162088063
Hodei Samaniego eta Leire Ba 24 1644162088807
Hodei Samaniego eta Leire Ba 25 1644162089382
Hodei Samaniego eta Leire Ba 26 1644162090053
Hodei Samaniego eta Leire Ba 27 1644162090579
Hodei Samaniego eta Leire Ba 28 1644162091057
Hodei Samaniego eta Leire Ba 29 1644162091470
Hodei Samaniego eta Leire Ba 30 1644162091968
Hodei Samaniego eta Leire Ba 31 1644162092452
Hodei Samaniego eta Leire Ba 32 1644162092844
Hodei Samaniego eta Leire Ba 33 1644162093267
Hodei Samaniego eta Leire Ba 34 1644162093709

Negu Trail lasterketaren laugarren edizioa izan da goizean, Berastegin, iazkoa bertan behera geratu ondoren. 300 parte hartzaile inguru izan dira aurtengoan, baina gizonezkoetan, Hodei Samaniego sestaoarra, eta emakumezkoetan, berriz, Leire Garmendia zumaiarra izan dira garaile.

Irteera eman aurretik, azken bi urteetan zendu diren Fermin Kaminos antolakuntzako kideari, eta Iñigo Goikoetxea eta Xabier Gartziarena boluntarioei omenaldia egin diote. Haien familiak izan dira bertan, eta lasterketako kamiseta bana jaso dute, argazki banarekin, oroigarri moduan. Agurra ere dantzatu dute. Antolakuntzatik eskerrak eman dizkiete urte hauetan lasterketa hau aurrera eramateko egin duten lanagatik.

Giro aparta izan dute aurtengoan IV. Negu Trail lasterketan. Hotza eta bidean, gainera, lokatza ere izan dute parte hartzaileek. Hala ere, hori ez da arazo izan aurtengo irabazle izan den Hodei Samaniegorentzat.  Samaniegok 01:21:10ko denboran amaitu du proba, eta, beste behin, proba “azkarra” eta “polita” izan dela adierazi du irabazleak: “Lehenengo biak oso azkar hasi dira, baina lehen igoeran aurrea hartzea lortu dut. Azkarra izan arren, gaurko proba beti bezain polita izan da. Gainera, antolakuntzari beti esaten dioten moduan, publikoak sortzen duen giroa ere izugarria da”. 

Lehen postua lortzen saiatu bada ere, Martin Diez segurarrak bi minutu gehiago behar izan ditu 16,3 kilometroak egiteko, bigarren helmugaratuz. “Paraje oso politak daude inguruan, baina gogorra ere izan da. Ez nuen oso ondo ezagutzen ibilbidea, proba egiten nuen lehen aldia izan baita. Ez nekien noiz bukatzen zen, horregatik, azken zatia izan da niretzat gogorrena, baina baita polita ere”, esan du Diezek.

Hasiera txarra izan badu ere, hirugarrena Iñaki Olano altzotarra izan da, eta honek, 01:23:47ko denborarekin amaitu du aurtengo proba. “Atzetik aurrera egin dut. Hasieran oso sentsazio txarrarekin hasi naiz, bularra erreta. Berotzen joan naizen heinean, konfiantza hartu dut, eta hortik aurrera oso gustura joan naiz”, kontatu du Olanok. Hirugarren postua lortzeko lehia izan du beste bi korrikalariekin batera, baina azken aldapari esker aurre egitea lortu du hirugarren postua eskuratuz.

Sinistu ezinik emakumezkoetan Leire Baraibar zumaiarra iritsi da lehena plazara, eta 01:46:35ko denboran amaitu du lasterketa. “Uste nuen bigarren nindoala, eta bat-batean helmugan zinta ikusi dudanean harritu egin naiz. Sorpresa izan da lehenengoa izatea, ez bainuen espero”, adierazi du Baraibarrek. 

Zazpi segunduko aldearekin (1:46:42) amaitu du Oihana Zubillagak bigarren postuan. “Hasiera gogorra egin zait, lasterketak beti azkar hasten baitira. Goraka neurtzen joan naiz, eta jaitsi behar zen unean azkartzen hasi naiz”, kontatu du Zubillagak. Hala ere, “pozik” eta “sentsazio onarekin” amaitu du aurtengo lasterketa anoetarrak.

1:47:15eko denborarekin eskuratu du hirugarren postua Laiane Arrospide tolosarrak, eta emaitzarekin “pozik” eta “gustura” geratu dela kontatu du: “Une batean hankak gogorrak sumatu ditut, baina disfrutatzen ari nintzen eta oso pozik eta gustura geratu naiz”.

Berastegiarrak ere podiumean

Lehen herritarra gizonezkoetan Oier Garaiburu izan da, 1:29:55eko denborarekin. “Herriko karrera izanda ilusio handia egiten du, eta herria aurrean izanik gehiago. Honek aurrera jarraitzeko ilusioa ematen dit, eta horrelako gehiago etortzen badira hobe. Aurrera jarraituko dugu ahal den hoberena”, esan du Garaiburuk. Emakumezkoetan, berriz, Aiora Lasartek lortu du podiuma egitea, 2:09:02ko denborarekin. Garaibururen antzera, Lasartek ere herriko inguruko mendiak ezagunak zituen. Izan ere, ez da lasterketan parte hartzen zuen lehen aldia. Aurtengoan, ordea, bakarrrik atera behar izan duela kontatu du: “Normalean, lagun batekin ibiltzen naiz mendian, eta gaur ezin izan du atera. Gogorra egin zait, baina beregatik egin dut".

Sailkapenak

Gizonezkoak:

  1. Hodei Samaniego (1:21:10)
  2. Martin Diez (1:23:10)
  3. Iñaki Olano (1:23:47)

Emakumezkoak:

  1. Leire Garmendia (1:46:35)
  2. Oihana Zubillaga (1:46:42)
  3. Laiane Arrospide (1:47:15)

Herritarrak: 

Oier Garaiburu (1:29:55)

Aiora Lasarte (2:09:02)

Gaurko lasterketako sailkapen guztiak Kronoak webgunean ikusgai.

Erlazionatuak

IV. Negu Trail lasterketan barrena

Irati Saizar Artola 2022 ots 06 Berastegi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!