Oihana Zubillaga eta Iñaki Olano izan dira azkarrenak Eltxotrailen

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko urriaren 22a

Orendaingo VI. Eltxotrail mendi lasterketa jokatu da, gaur, eta ibilbide luzeko lehenak Iñaki Olano altzotarra eta Oihana Zubillaga anoetarra izan dira. Atzetik sailkatu zaizkie Hodei Lujanbio eta Amets Aranberri, eta Irati Larrañaga eta Garazi Abasolo. Aldiz, ibilbide motzeko lehenak, Jokin Arretxea eta Maria Navascues izan dira. Mutiletan bigarren eta hirugarren postuan Oier Garaiburu eta Egoitz Agirrezabala berastegiarrak sailkatu dira hurrenez hurren, eta nesketan, Nagore Balda eta Janire Lopez.

Egun berezia izan da gaur Orendainen, eta herritar ugari aritu da Orendaingo VI. Eltxotrail lasterketa antolatzen. Korrikalariek bi ibilbide zituzten aukeran, eta luzea 88 lasterkarik amaitu dute, eta motza 92k.

Ibilbide luzeko sailkapena (21 kilometro)

Mutilak

  1. Iñaki Olano Orbegozo: 1.30.04

  2. Hodei Lujanbio Apezetxea: 1.31.08

  3. Amets Aranberri Otegi: 1.35.48

Neskak

  1. Oihana Zubillaga Blanco: 1.52.43

  2. Irati Larrañaga Matxain: 1.53.32

  3. Garazi Abasolo Mujika: 1.59.58

Beteranoen mailan, lehen gizonezkoa, Ibon Artola San Migel (1.45.17) izan da, eta lehen emakumea Ainhoa Egiguren Agirre (2.13.35). Bikote mistoan, berriz, irabazleak Ainhoa Egiguren eta Xabier Urkia izan dira.

Ibilbidea motzeko sailkapena (8,2 kilometro)

Mutilak

  1. Jokin Arretxea Lastiri: 0.35.58

  2. Oier Garaiburu Zubillaga: 0.36.36

  3. Egoitz Agirrezabala Azkue: 0.37.57

Neskak

  1. Maria Navascues Dominguez: 0.43.03

  2. Nagore Balda: 0.45.24

  3. Janire Lopez Irastorza: 0.45.54

Bikote mistoko lehenak Leire Rajado eta Xabier Irastorza helmugaratu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!