T3T eta T2T mendi lasterketak 2022

Robert Pkemboi eta Mayi Mujika izan dira irabazleak T3T proban

Imanol Garcia Landa 2022ko ekainaren 12a

T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  12 1655051699392
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  1 1655051695123
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  2 1655051695609
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  3 1655051695973
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  4 1655051696344
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  5 1655051696748
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  6 1655051697126
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  7 1655051697515
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  8 1655051697870
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  9 1655051698245
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  10 1655051698615
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  11 1655051699008
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  13 1655051699774
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  14 1655051700170
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  15 1655051700600
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  16 1655051700995
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  17 1655051701396
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  18 1655051701924
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  19 1655051702613
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  20 1655051703565
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  21 1655051704561
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  22 1655051705483
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  23 1655051706553
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  24 1655051707504
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  25 1655051708499
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  26 1655051709517
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  27 1655051710533
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  28 1655051711311
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  29 1655051711909
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  30 1655051712477
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  31 1655051712952
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  32 1655051713441
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  33 1655051713827
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  34 1655051714193
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  35 1655051714678
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  36 1655051715186
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  37 1655051715697
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  38 1655051716170
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  39 1655051716592
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  40 1655051716961
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  41 1655051717479
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  42 1655051717913
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  43 1655051718289
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  44 1655051718672
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  45 1655051719118
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  46 1655051719520
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  47 1655051719939
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  48 1655051720304
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  49 1655051720682
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  50 1655051721241
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  51 1655051721620
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  52 1655051722239
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  53 1655051722888
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  54 1655051723512
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  55 1655051724282
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  56 1655051725065
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  57 1655051725755
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  58 1655051726272
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  59 1655051726874
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  60 1655051727577
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  61 1655051728286
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  62 1655051728897
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  63 1655051729276
T3T Tolosaldeko 3 Tontorrak  64 1655051729793

Pkemboi kenyarrak Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoiko marka hautsi du, 3.56.29ko denborarekin lehen aldiz lau orduetatik jaitsiz. Iñaki Olano altzotarra eta Hassan Ait Chaou billabonatarra izan dira bigarren eta hirugarren. Mujikarekin batera bi zizurkildar igo dira podiumera, Nerea Amilibia eta Aitziber Ibarbia.

Pkemboi oso gustura aritu da korrika eta uneoro lehen postuan joan da: "Ez dut atzera begiratu, eta nire onena ematen saiatu naiz". Jendeak asko animatu duela gaineratu du: "Nire izena zekiten eta animo asko eman dizkidate. Oso gustura parte hartu dut proba honetan".

Iñaki Olanorentzat (4.07.38) lehen podiuma izan da: "Ez nuen inondik inora espero bigarren postua lortzea. Aurten izen handiak zeuden, eta bi kenyarrak lehen bi postuetan egongo zirela pentsatzen genuen". Orain bi aste Zegama-Aizkorri mendi maratoia "oso sentsazio onekin" bukatu zuela esan du, "baina garbi nuen erregulatu egin behar nuela. Postuari begiratu gabe joan naiz, sentsazioen arabera. Banekien Iruran hasten zela karrera, baina Irurara nik nahi baino gehiago emanda iritsi naiz. Uzturretik Irurara jaitsiera oso gogorra da, eta toki ezaguna denez nahigabe eman egiten diozu, eta nahiko jota ailegatu naiz". Hala ere, Irurara zazpigarren postuan iritsi eta Hernion bigarren zihoan. "Aspaldi ez bezala sufritu dut, baina gozatu ere bai, ikusten nuelako postu onean nindoala". Norabide aldaketarekin "espektakuluari begira irabazi du probak, lasterketa teknikoagoa eta politagoa geratu delako, baina korrikalarientzako iruditzen zait gogorragoa dela".

Hasierako partean gozatu egin du Hassan Ait Chaouk (4.12.03), baina Iruratik gora sekulako beroa egiten hasi duela esan du, eta sufritu egin duela: "Bukaerarako ia kalanbreekin nengoen, lunbagoarekin, eta Herniotik behera asko sufritu dut. Eskerrak goraka abantaila pixka bat atera dudala. Oso gustura nago hirugarren postuarekin".

Bi kenyarrek parte hartu dute gaurkoan, eta lehen bi postuak bereganatzeko faboritoak ziren. Pkemboik proba irabazi du, eta beste kenyarrak, Matthew Kiptanuik, Irurara jaisten hirugarren zihoala, erorikoa izan eta proba bertan behera utzi behar izan du.

Lehen aldiz eta irabazi

Mayi Mujika elgoibartarrak lehen aldiz parte hartu eta proba irabazi egin du, 4.54.14ko denbora eginez. "Ni nirea egitera etorri naiz. Ikusi nuen atzo neska gutxi geundela, baina ni hanketatik gaizki etorri naiz eta banuen beldur pixka bat. Probatzera etorri naiz eta egia esan oso gustura aritu naiz". Ibilbidetik batez ere jaitsierak gustatu zaizkio: "Bide estuak zeuden, eta harria ez bazegoen lokatza zegoen. Entretenigarriak iruditu zaizkit, baina igoerek niretzako aldapa gutxi zuten, korrika asko egitekoak ziren, eta niri ez zati hori gehiegi komeni. Bestela oso polita iruditu zait, eta sentsazio onekin joan naizenez, disfrutatzen joan naiz".

Nerea Amilibia (5.23.47) oso gustura geratu da bigarren postuarekin: "Podiuma egiteko ilusio banuen, baina gero lortu egin behar da. Gorputzaldi onarekin nengoen, eta oso gustura". Ibilbide aldaketari dagokionez, esan du bukaeran Hernio igotzea "oso gogorra" dela, baina ez zuela aldatuko. 51 urte ditu zizurkildarrak: "Nire adinarekin sekulako ilusioa eta poza da podiuma egitea, eta segitzeko indarrak ematen dizkit. Banuen ilusioa podiumean sartzeko, baina beti ez da erraza izaten".

Sailkapenak ikusgai hemen

Erlazionatuak

T3T probaren helmugako irudi gehiago

Imanol Garcia Landa 2022 eka 12 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!