Aitor Mimenza eta Maria Navascues izan dira azkarrenak Tolosako XXXIV. Herri Krosean

Irati Saizar Artola 2022ko urriaren 12a

Denera 180 parte hartzailek osatu dute zortzi kilometro pasatxoko lasterketa Tolosako kaleetan zehar; ondoren, haurren txanda izan da.

Gizonezkoetan Aitor Mimenza azpeitiarra eta emakumezkoetan Maria Navascues tolosarra izan dira helmuga gurutzatzen lehenak, Tolosako XXXIV. Herri Krosean. San Esteban auzoko Ttonttor Kultur Elkarteak antolatutako lasterketa da honakoa, ospatzen ari diren Kultur Astearen barruan kokatu dutena. Denera 180 parte hartzaile izan ditu aurtengo edizioak, horietatik 30 emakumeak izan dira.

Joseba Olaetxea Mimenza irabazlearen atzetik helmugaratu da, bigarren postua lortuz, eta ondoren iritsi da Iker Manso tolosarra ere podiuma osatzera. Emakumezkoetan, podium tolosarra osatu dute. Navascuesen atzetik Izaro Perurena eta Leire Elola iritsi dira helmugara. Parte hartzaileek 8,1 kilometro egin dituzte, Tolosako kaleetan.

Helduen lasterketa amaitzean, haurren txanda izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!