Pandemiak irudimena kutsatu du

Ataria 2022ko otsailaren 27a

Heldu da Zaldunita eguna eta karrozez eta konpartsez bete dira Tolosako kaleak; herritarrek hain berea duten umorea eta zirtorako grina gailendu dira mozorro gehienetan.

Tolosarren artean oso ezaguna da herriko gertakari nahiz bitxikeriak, umorez zipriztindu eta mozorro bihurtzeko irudimena. Batzuek besteek baino abilezia handiagoa izaten dute horretarako, eta gaur ere, argi eta garbi geratu zen hori. Batetik, izen propio ugari izan ziren: Isabel Diaz Ayuso, Jose Ignacio Munilla, Rigoberta Bandini... Beste batzuek, herriko gorabeherak izan zituzten hizpide: Oria ibaia hondartza bihurtuta, Tolosa Crossfit taldea edota Hiribusa eta bere istripua. Izan ziren ere Berbaxerka jolasaz edota Puxiken Munduko Txapelketaz mozorrotu zirenak.

Irudimenak gainezka egin zuen, batez ere, konpartsa txiki edo lagunarteko mozorroen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!