urt 31, 07:57
Berrobi
Ohi bezala, plazara jaitsi zenean, ohiko aurpegi muzinekin egin zuen topo. Ilunabar giro ederra zegoen, eta jende asko zebilen plaza inguruan. Txori hanka arinek bezala, inor ez konturatzeko moduan zeharkatu zuen herriaren bihotza. Ohitura zuen beti bazterretik ibiltzeko eta oharkabean pasatzeko. Jendeak ezikusia egiten zion sarri, baina aspaldi ikasi zuen kalte besterik ez ziola egiten bere buruaz errukitzeak. Burua tente egiten zuen plazarako bidea, nahiz eta gehiengoak bizkar eman, herrikoa bertakoa izan arren.