api 24, 16:00 Berrobi
Ekainaren 2an ospatuko da udaberriko azoka Berrobin, eta gehienez, 26 postu inguru izango direla aurreikusten dute antolatzaileek; bost plaza hutsik geratzen dira eta interesa duten ekoizleek izango dute oraindik bertan izena emateko aukera.
api 21 Berrobi
Gaur egin diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ondorengoak izan dira Berrobiko emaitzak. Herriko lehen alderdia EH Bildu izan da, 143 botorekin. Bigarren EAJ geratu da 50 botorekin eta PSE-EE hirugarren 11 boto jasota. Baliogabeak 2 boto izan dira, 2 zuri eta %49,20ko abstentzioa izan da.
Azalera: 2,77 km²
Biztanleak: 583 inguru
Herri mugakideak: Ibarra, Belauntza eta Elduain
Udalaren webgunea