Berrobiko PSE-EEk udal aurrekontuen aurka bozkatu du

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Berrobi 2023ko aza. 29a, 12:16


Udal Talde Sozialistak kultur jardueren eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen partida 10.500 eurotan handitzea proposatu du.

Berrobiko PSE-EEk Berrobi Bizik 2024rako aurkeztutako aurrekontuaren aurka bozkatu du. Sozialisten ustez, gobernu taldeak hainbat partida aldatu ditu, eta horien igoera «justifikaziorik gabe» dago.


David de Miguel bozeramaileak azaldu duenez, PSE-EEk aurkeztutako zuzenketen helburua aurrekontua udalerrian bertan inbertitzea da eta proposamenak Berrobiko herritarren onerako izatea, «aurreko legealdian lehenetsi zen bezala».

Sozialistek azaldu dutenez, udal gobernuak Berrobitik kanpoko bi erakunderekin bat egitea nahi du, Udalbiltza eta UEMArekin, hain zuzen ere. Horretarako, 6.500 euro inguru bideratuko dira urtean. 
David de Miguelen ustez, «kopurua guztiz neurrigabea da, kontuan izanik gure herrian ez dauden bi erakunderentzat dela eta partida horrek ez duela Berrobirako zuzeneko jarduerarik ekarriko». «Aurrekontuko dirua udalerritik ez ateratzea nahi dugu, hemen inbertitzea, Berrobin, beharrizan asko baitaude betetzeko. Horregatik, uste dugu aurrekontuak ahalik eta sozialena izan beharko lukeela eta udalerriko bizilagunen beharrak kontuan hartu beharko lituzkeela», adierazi du bozeramaile sozialistak.

Gainera, Gobernu Taldeak onartu du udalbatzaren dietak ordaintzeko diru-kopurua %108 igotzea, «erabat justifikatu gabe dagoen zerbait, bereziki bitarteko langileen egonkortze-prozesuak aurrekontuetan eragin ekonomiko handia izango duen salbuespenezko urte batean», esan du de Miguelek.

Ildo horretan, Berrobiko PSE-EEk Gizarte Larrialdietarako Laguntzen partida handitzea proposatu du. «Orain arte, udalak, sozialisten kudeaketari esker, Eusko Jaurlaritzaren partida GLLei osatzen zien. Gobernu talde berriak zegoen partida %30 murriztea erabaki du.
 Erabaki erabat justifikaziorik gabea eta arduragabea iruditzen zaigu. Ez dugu ulertzen nola udalak ez duen inolako ekarpenik egin nahi, udalerriko bizilagun batzuk igarotzen ari diren egoera zaila kontuan hartuta. Ez dugu ahaztu behar inflazioaren ondorioak pairatzen ari garela oraindik, Ukrainako gerraren ondorioengatik», adierazi du de Miguelek.

Ostatuaren etorkizuna da sozialisten beste kezketako bat. Gaur egun ez dago kudeatzen duen inor. PSE-EEk kritikatu du Jaurlaritzak ez duela ekimenik auzotarrek hainbeste eskatzen duten gune horrek irekita jarrai dezan. Sozialistek, gainera, 500 euroko proposamena aurkeztu dute liburutegiko materialerako eta 500 euroko beste bat genero-indarkeriaren aurkako ekintzetarako. «Uste dugu Berrobik egungo gobernu taldeak proposatzen duena baino askoz gehiago merezi duela, gure herriko bizilagunen benetako beharrak fokuan jarri behar baititu», amaitu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!