Berrobiko ostatua inauguratuko dute gaur

Ataria 2024ko martxoaren 1a

Berrobiko ostatua zabalduko dute gaur eta herritar guztiak gonbidatu dituzte hitzordura gerturatzera.

Ibarrako Mahmoud okindegi-pizzeriko arduradunak hartu du Berrobiko ostatua gidatzeko ardura eta egunero zabalduko du 08:30etik 22:00etara, eta ostiraletan, larunbatetan eta igandetan 08:30etik 00:00etara egongo da irekita. Amets Ostatua jarri dio izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!