Horma-irudi berria Tolosan

Ataria 2024ko apirilaren 24a

Garikoitz Muruak egin du elementu geometrikoekin eta organikoekin osatutako horma-irudia, N-1eko zubi azpian.

Amarotz auzora joateko N- 1 errepidearen azpitik igaro direnek horma-irudi berri bat dagoela sumatuko zuten. Euren artean lotzen diren elementu geometriko-organikoen serieekin osaturiko lanak 100 m2 inguru ditu eta Garikoitz Murua tolosarrak egin du.

Zubiaren azpialde horretan mantentze lanak egin zituzten berriki, eta bertako horma-irudiak ezabatu ziren. 2010. urtean parte hartze handia izan zuen lehiaketa egin zen, eta horren emaitza ziren horma-irudi horiek. Bada, espazio hori libre geratu zenez, artista tolosarrak hori baliatu nahi izan du lan berria egiteko.

Azaldu duenez, horma-irudiak ez du esanahi berezirik, eta ikusleari dagokio ikusten duena interpretatzea. «Muralismo abstraktuak ez du historia zehatz bat kontatu nahi, baizik eta sentsazioak, galderak eta ondorioak sortu nahi ditu. Oreka, edertasuna eta talka eragin nahi du, kolorearen eta lerroen bidez», azaldu du Muruak.

20 urte baino gehiago daramatza Muruak Tolosan lanean, bereziki, horma-irudiekin eta kaleko artearekin lotuta. Bere lana Postgraffiti edo Graffuturism deituriko korrontean kokatzen da. Sorkuntza abstraktuak, geometrikoak eta organikoak uztartzean datza korronte berri hori.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!