San Bernardo eskaut elkartea omentzeko bazkaria egingo dute

Ataria 2024ko apirilaren 25a

Maiatzaren 25ean, larunbata, San Bernardo eskaut elkartea omentzeko bazkaria egingo dute.

Ospakizunean parte hartu nahi duenak mezu bat idatzi behar du sanbernardotaldea@gmail.com helbidera, izen-abizenak eta telefono zenbakiarekin. Antolaketa errazteko izena lehenbailehen ematea eskatu dute. «Zu bertan ikusteko gogoz gaude. Animatu zaitez!», adierazi dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!