Ekintza ugari izango dituzte otsailean Berrobin

Ataria 2024ko urtarrilaren 31

Jon Artano Izeta 'Juana' liburua esku artean duela.

Berrobiko Udalak eta herriko kultur eragileek otsaileko kultur programazioa antolatu dute, eta igandean emango diote hasiera Santa Ageda bezperarekin.

Guraso Elkarteak antolatuta, igandean, herriko plazatik abiatuko dira, 17:30etan, Santa Agedako koplak abesten. Ondoren, afaria egingo dute lortutako diruarekin. Santa Ageda ez ezik, hila honetan inauteriak ere ospatuko dituzte Berrobin. Hain zuzen, asteartean, emakume topaketa izango dute 18:00etan, eta ostegunean, berriz, eskolako ikasleen inauterietako emanaldia izango da. Hala ere, otsailaren 25a bitarte izango da zertaz gozatu Berrobin.

EGITARAUA

Otsailak 4, igandea

  • 17:30. San Agedako koplak abesteko, plazatik abiatuta. Guraso Elkartea.
  • Afaltzeko bokadilloak ateratako diruaz.

Otsailak 6, asteartea

  • 18:00. Emakume topaketa. Inauteriak.

Otsailak 8, osteguna

  • Eskolakoen emanaldia. Ondoren, hamaiketakoa. Guraso Elkartea.

Otsailak 17, larunbata

  • 17:00. Benjaminen eskubaloi partida. Berrobi-Laskorain. Guraso Elkartea.

Otsailak 19, astelehena

  • 17:00. Altxa Burua! Gazte eta nerabeen mugikorraren erabileraren gaineko hitzaldia pleno aretoan. Guraso Elkartea.

Otsailak 21, asteazkena

  • 18:30. Juana liburu aurkezpena pleno aretoan Jon Artano Izeta liburu idazlearekin.

Otsailak 23, ostirala

  • 16:10. Berrobi Kantari. Berrobiko eskola.

Otsailak 24, larunbata

  • 18:30. Bakarrizketa saioa: Mirari Martiarena, Ana Goitia, Ander Malbadi, Asier K. Berrobi Berri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!