Pintaketa lanak hasi dituzte Berrobiko zenbait eremutan

Ataria 2024ko urtarrilaren 24a

Atseden kaleko Arbide Berri eraikinen arteko plazak margotuko dituzte. Ondorioz, Errota kaleko, udaletxe ondoko edo Ibai-Gain kaleko aparkalekuetan utzi behar dira autoak.

Euria zela eta, atzo, ez zituzten aurreikusitako pintaketa lanak egin Berrobiko Atseden kaleko Arbide Berri eraikinen arteko plazetan. Gauzak honela, gaur egingo dituzte eta 18:00ak arte ezingo da bertan aparkatu eta autoak Errota kaleko, udaletxe ondoko edo Ibai-Gain kaleko aparkalekuetan utzi beharko dira. Zentzu horretan, udalak gogoratu du baimendu gabeko eremuetan aparkatzea debekatuta dagoela, eta hori errespetatzea funtsezkoa dela «guztion ongizaterako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!