Jokin Altunak eta Aimar Olaizolak jokatuko duten 2018ko Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalaren inguruko guztiak topatuko dituzu hemen.
«Igandekoa igandean bukatu zen; oraindik ikasten segi nahi dut»

Asier Imaz 2018 mai 29 Amezketa

Egun handiaren biharamunean komunikabideekin elkartu zen Jokin Altuna Amezketan. Denbora handirik ez zen izan, arratsaldean bertan hegazkina hartu behar baitzuen oporretara joateko.