Altuna III vs. Olaizola II Finala 2018

«Errestoa frontisetik urrutien jartzen duenak irabazteko asko izango du»

Asier Imaz 2018ko mai. 17a, 11:59

Jokin Altunaren lagun mina da Erik Jaka (Lizartza, 1994) pilotaria.

Izen bat: Jokin.

Urte asko elkarrekin entrenatzen, bizitzen. Ia egunero egoten gara eta denbora asko pasatzen dugu hizketan. Seme bakarra naiz, baina pentsatzen dut anai bat edukitzea horrelako zerbait izango dela.

Altuna III.a.

Momentu honetako eta etorkizuneko pilotari handi bat. 22 urterekin ia dena lortzen ari da, eta oraindik tarte handia dauka edozer egiteko. Ilusio handia sortzen du. Gauzak ondo badoaz urteetan pilota dominatuko duen izen bat.

Beste izen bat: Olaizola II.a.

Urteetan dominatu duena eta dominatzen jarraitzen duena. Urte guzti hauetan egin duena eta 38 urterekin egiten ari dena txapela kentzekoa da. Ikusgarri jokatzen du. Pilotaren aldaketa barru barrutik bizi izan du. Gaztea zenean beste era batera jokatzen zen, eta orduan onena ez bazen onenetakoa zen. Gero jokatzeko modua aldatu zen, eta onena edo onenetakoa izaten jarraitzen du.

Nolako finala izango da?

Parekatua. Buruz burukoa detaile txikietan erabakitzen da askotan, eta finala horrela joango dela uste dut. Biek ikaragarri sakatzen dute, eta errestoa frontisetik urrutien jartzen duenak irabazteko asko izango duela uste dut.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!