Altuna III vs. Olaizola II Finala 2018

Finaleko sarrerak agortu dira

Ataria 2018ko maiatzaren 15a

Atzo arratsaldean agortu ziren Jokin Altunak eta Aimar Olaizolak hilaren 27an Bizkaia pilotalekuan jokatuko duten finala ikusteko 3.000 sarrerak.

Sarrerak hartzeko epea apirilaren 17an zabaldu zen, txapelketa aurkeztu eta zazpi egunera. Olaizola eta Elezkanoren arteko neurketaren aurretik sarreren %80a saldua zegoen.

Bada, Olaizolak finalerako txartela lortu zuela jakin bezain pronto, sarreren beste %15 agortu zen. Igandean, Altuna III.ak garaipena lortu eta ordu gutxira agortu zen sarreren gainerako %5a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!