Tentsioa nagusi zen igande arratsaldeko orduetan Amezketa inguruan. Kaleak erdi hutsik, frontoia festarako prestatzen eta taberna barruetan jendea urduri. Txapela herrira iristeko nahia nabaria zen herritarren artean.
Arratsaldeko lehen kafe zurrupadetan partidaren aurreikuspen eta iritziak entzuten ziren. Jendea sinetsita zegoen posible zela, Jokinek horrelakorik egin ahal zuela. Behin partida hasita, berriz, herritarraren aldeko animo oihuek ordura arte zegoen isiltasuna musikatu zuten. Baziren partida guztian zehar eserita egotea lortu zutenak, baina beste askok, Altunari indarra eman asmoz, aulkitik altxata amaitu zituzten tantoak. Azken tantoa, ordea, zutik eta ukabilak goian zituztela ikusi zuten gehienek. Saltoka amaitu zuten partida, txaloka, emozionatuta. Suziriek eta txanpainen kortxoek adierazi zuten festa hasi zela, noiz arte luzatuko zen inork ez bazekien ere, Jokinen izena oihukatuz topa eginda eman zioten hasiera ospakizun amaigabeari.
Jokin finala jokatzen ari zen bitartean, ospakizunerako prestaketa lanak egin zituzten frontoian:
Eskualdea ere finalari begira
Tolosaldeko tabernetako naiz elkarteetako telebista ia guztietan buruz buruko finala izan zuten jarrita atzokoan, partidak jarraipen handia izango zuenaren seinale:
Villabonako Behar Zana elkartean partida hasi aurretik, pilotazaleak final handirako gogoz.
Tolosako erretirodunak finala hasi aurretik azken partida jokatzen.
Tolosako tabernarik gehienetan buruz buruko finala jarri zuten telebistan.
Ibarrako Gaztelubide tabernan partida jarraitzen.
Alegiko Route 33 tabernan jendetza elkartu zen amezketarraren finala jarraitzeko.