Altuna III vs. Olaizola II Finala 2018

Jokin Altuna txapeldun!

Ataria 2018ko maiatzaren 27a

Lehen mailako buruz buruko txapela irabazi du amezketarrak. Final izugarri gogor batean, 22-14 nagusitu da Altuna III.a Olaizola II.aren aurka.

Partida oso parean hasi dute bi pilotariek, tanto benetan gogorrak jokatuz. Bost berdinketen ostean, 8-14koan sei tantoko aldea lortu du Altuna III.ak. Ez da nahikoa izan, goizuetarra tanto bakarrera gerturatu baitzaio: 13-14. Berdinketa ere eskuan izan du, baina aukerako pilota ez du probestu eta berriro ihes egin dio Altuna III.ak. Erabakigarria izan da, 20ra joan baita errenkan amezketarra. Amaieran, 22-14 eta zoramena. 22 urterekin, Jokin Altuna txapeldun!

 [Partidako argazki galeria]

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!