Altuna III vs. Olaizola II Finala 2018

«Erakutsi du fenomeno bat dela, eta txapela irabazi du»

Mikel Iraola 2018ko maiatzaren 28a

Ekaitz Saralegi herritarra beti izan du alboan Jokin Altunak. Atzoko partidan ere botileroaren aulkitik ikusi zuen partida, eta latz sufrituz.

Zorionak zuri ere Ekaitz.  
Bai, eskerrik asko. Tokatzen zaigunagatik.

Nola bizitu duzu gaurko finala. Intentsua ezta?
Bai, hasieratik ikusi da hor bazegoela zerbait desberdina. Nik uste dut Aimar eta Jokinen partidak aurreikuspen handiak izan dituela. Hasiera-hasieratik oso partida gogorra izan da, tanto gogorrak egin dituzte, eta beldurra ematen zuen. Aimarrek partida luzatuko zuela, eta ea Jokinek nola erantzungo zion, baina erakutsi du fenomeno bat dela eta txapela irabazi du.

Zein izan da partidaren gakoa?
Nik uste dut bera gerturatu zaionean ere Jokinek jakin duela nola jokatu, eta Aimarrek ez dio behin ere pasa. 14-13 gerturatu zaio, baina  hor Jokinek tantoa egin du eta nik esan diot tanto hark partidua balio zuela eta horrela izan da.

Olaizola II.a gerturatuagatik ere ez da kikildu Altuna?
Bai. Tanto guztiak dira garrantzitsuak eta tanto guztiak jokatu behar dira. Tanto bat ikaragarrizko gogorra jokatu dute, eta bere alde erori da zortez, eta hortik aurrera 18ra joan da Jokin. Deskantsutik fresko etorri da, eta  berriz ere sakearekin min egin dio.

Zer esan diozu Jokini?
Artista handi bat dela eta potro latzak dituela, horixe!

Lau t’erdikoan apustu bat egon zen tartean. Ez dakit oraingoan?
Ez, ez. Hori egin genuen eta hemen badaezpada ere isilik egotea hobe, bestela hemen jendeak harrapatu egiten ditu eta... hobe bake-bakean Amezketara bueltatu, afaldu eta bihar lanera isil-isilik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!