Altuna III vs. Olaizola II Finala 2018

Sinistu ezinik!

Ataria 2018ko maiatzaren 13a

Altuna III-Ezkurdia 1 1526244269927
Altuna III-Ezkurdia 17 1526244568769
Altuna III-Ezkurdia 15 1526244529881
Altuna III-Ezkurdia 4 1526244340138
Altuna III-Ezkurdia 5 1526244358193
Altuna III-Ezkurdia 6 1526244375668
Altuna III-Ezkurdia 7 1526244391537
Altuna III-Ezkurdia 8 1526244408286
Altuna III-Ezkurdia 9 1526244424232
Altuna III-Ezkurdia 10 1526244442590
Altuna III-Ezkurdia 11 1526244458914
Altuna III-Ezkurdia 12 1526244476664
Altuna III-Ezkurdia 13 1526244496252
Altuna III-Ezkurdia 14 1526244513378
Altuna III-Ezkurdia 3 1526244318758
Altuna III-Ezkurdia 16 1526244551898
Altuna III-Ezkurdia 2 1526244294061

Jokin Altunak Lehen Mailako Banakako Txapelketaren finala jokatuko du Aimar Olaizolaren aurka, maiatzaren 27an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Altuna III.ak 22-17 irabazi dio Ezkurdiari buruz buruko txapelketaren finalerdietan. Bilboko Bizkaia frontoiko harmailetan amezketarraren aldekoak ziren nagusi, eta hori hasieratik nabaritu da. Beroketa ariketak egitera atera direnean bi pilotariak urdin kantatu dute zaletuek. Serio ibili da Jokin Altuna eskuak berotzen, eta partida ere horrela hasi du. Sakea aurka tokatu arren, lehen abantailak bereak izan dira markagailuan: 3-8 eta 6-13. Hala eta guztiz ere, argi zegoen Ezkurdiak ez ziola utziko hain erraz joaten. Arbizuko pilotaria ikusgarria da; pilotari beste abaila bat ematen dio eta ez da ahaztu behar Irribarria bederatzian utzi zuela final-laurdenetan.

Binakako txapelduna tartea jatean hasi da, eta partida erabaki zezakeen tantoa iritsi da ondoren: Altuna III.a 14, Ezkurdia 10 zihoazen. Partidako tanto borrokatuena zen. Ezkurdia eman eta eman eta Jokin Altuna erantzun eta erantzun. Bietako batek lehertu behar zuen, eta lehertu dena amezketarra izan da: 11-14. Hortik aurrera arnasari buelta eman ezinik ibili da lau t'erdiko txapelduna. Partidak eskuetatik ihes egin behar ziola zirudien, baina 17-15ean, Ezkurdiak kale larria egin eta Altuna III.ari bizia eman dio. Jokin Altuna atzean geratua zen Arbizukoak bi hormakoa kontrakantxara bota duenean. Dena irabaztetik dena galtzera pasa da. Oparia ez du alferrik galtzen utzi amezketarrak. Hiru sake sartu dizkio jarraian 18-17 jarriz. Bigarren atsedenaldi luzean indarrak erabat berreskuratuta, 22rako bidea egin du.

Garaipena eta finalerako txartela. Retegi Bi-ren aurka jokatu zuen txapelketako lehen partida Altuna III.ak. Orduan, nafarrari irabaztea maila bat igotzea izango litzatekeela esan zuen partida atarian. Baina hari irabazteaz gain Urrutikoetxea eta Ezkurdia utzi ditu txapelketatik kanpo.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!