Asteasuko aguazilla

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Doinua: Haizea dator iparraldetik

Txapartegi baimenik gabe jarraitu izana ukatu du Barne Ministerioak

  politika  Asteasu

Txapartegi baimenik gabe jarraitu izana ukatu du Barne Ministerioak

EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia diputatuak 2005ean Suitzan Nekane Txapartegiri egindako jarraipenaren inguruko galderak helarazi zizkion Espainiako Barne Ministerioari, uztailean. Erantzuna, idatziz, jaso berri du eta bertan Nekane Txapartegik salatutako torturak eta jarraipena baimenik gabe egin izana ukatu du, berriz ere.

II. Kros solidarioa Asteasun

  kirola  Asteasu

Eguberrietako ekimenei amaiera eman diete II. Kros solidarioarekin. Hotzari aurre eginez, eguzkipean aritu dira korrikalariak herrian barrena.

»» Ikusi argazki guztiak (56)

Asteasun, kros solidarioa igandean

  kirola  Asteasu

Asteasun, kros solidarioa igandean

Asteasuko II. Kros Solidarioa igande goizean izango da, haur nahiz helduentzat. Izena emateko aukera 11:30ak bitarte edukiko dute zabalik. Ondoren, lasterketak hasiko dira.

7 segundoko aldea bakarrik

  kirola  Asteasu

Urrezko aizkolarien finala jokatu da Asteasun, Atutxa, Azurmendi eta Rekondoren artean. Atutxa eta Azurmendiren arteko lehia espero bazen ere, Rekondo leitzarrak eman du ezustekoa. Amaieran, 7 segundoko aldea besterik ez da izan. 

Sutea Asteasun

Sutea Asteasun

  gizartea  Asteasu

Asteasuko Berria kaleko aparkalekuan piztu zen sutea, bart. Antza furgoneta batean piztu zen sua eta ondoko kotxera zabaldu zen. Sutearen ondorioz aipatu bi ibilgailuak kiskali dira eta beste bik ere kalteak izan dituzte. Beste bost ibilgailuk ere izan dituzte kalteak beroaren eraginez, txikiak izan badira ere.

Ehunka herritar batu dira Aiztondoko udalek deitutako manifestaziora

  politika  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Ehunka herritar batu dira Aiztondoko udalek deitutako manifestaziora

Giza eskubideak. Bakea. Irtenbidea lelopean eta Aiztondoko udalek deituta, manifestazio isila burutu dute  Villabonako plazatik Zizurkilera. 

Atutxa Urrezko Aizkorako txapeldun

  kirola  Asteasu

Atutxa Urrezko Aizkorako txapeldun

Aitzol Atutxak irabazi du Urrezko Aizkolarien Txapelketa. 15 kanaerdiko mozteko 31 minutu eta 17 segundo behar izan ditu bizkaitarrak.

[Herri kiroletatik] Asteasura, Urtezaharrean

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

[Herri kiroletatik] Asteasura, Urtezaharrean

Urtero bezala, Urtezahar egunean Asteasun herri kirol jaialdia egongo da, 17:00etan hasita.

Lizasok 2014ko txapela eta trofeoa itzuli beharko ditu

  kirola  Asteasu

Donostiako Epaitegiak Juan Jose Lizaso segalari asteasuarrak Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurka aurkeztutako errekurtsoa atzera bota du, epai irmoa plazaratuz. Ondorioz, 2014ko Gipuzkoako Segalari Txapelketa Igor Esnaolak irabazi zuela ebatzi du administrazio auzitegiak.

'Giza eskubideak, bakea eta irtenbidea' eskatuko dituzte Aiztondon

  politika  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Asteasu  Larraul  Zizurkil

'Giza eskubideak, bakea eta irtenbidea' eskatuko dituzte Aiztondon

Abenduaren 31n Villabonako Errebote plazatik aterako da 19:00etan manifestazioa eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaituko da Aiztondoko sei udalek deituta.

Aimar Irigoienen 8. txapela

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Aimar Irigoienen 8. txapela (Asteasu). Bost harri-jasotzaile lehiatu dira Asteasun, Harri Handien Txapelketan: Jon Unanue 'Goenatxo III.a', Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga eta Imanol Illarramendi 'Kortaberri'. Irigoienek erraztasun osoz irabazi du txapelketa 60 jasoaldi eginez eta 9.300 kilo bizkarreratuz. 

'Giza eskubideak. Bakea. Irtenbidea' manifestazio isila

  politika  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Abenduaren 31n, 19:00etan Villabonako plazatik Zizurkilera joango da manifestazioa Giza eskubideak. Bakea. Irtenbidea lelopean. Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udalek deitu dute manifestazioa.

Asteasuko II. Kros solidarioarekin amaituko dira eguberrietako ekimenak

  aisia  Asteasu

Asteasuko II. Kros solidarioarekin amaituko dira eguberrietako ekimenak

Eguberrietarako ekimen ugari antolatu dituzte Asteasun. Udalak, Usarrabi abesbatzak, Kukute guraso elkarteak Atzapar kirol elkarteak, Lizardi Etxeak eta Matxintxulo gazte asanbladak elkar hartu dute egitaraua prestatzeko.

San Tomasko zerriak

Erabiltzailearen aurpegia

San Tomasko zerriak

Gazteok, San Tomas festa ospatzeko nahikoa da zerri bakarrarekin, eta hura lau hankakoa izaten da. Beste zerri guztiak soberan daude!

Presoen aldeko ekimenak eguberrietan

  politika  Asteasu

Presoen aldeko ekimenak eguberrietan

Kalera, Kalera! ekimenarekin bat egin dute Asteasun eta hainbat ekimen antolatu dituzte Gabonetarako.

Aimar Irigoien Euskal Herriko Harri Handien txapeldun

Aimar Irigoien Euskal Herriko Harri Handien txapeldun

  kirola  Asteasu

Asteasuko Usabarri frontoian izan da Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa. Aimar Irigoienek zortzigarren aldiz jantzi du txapela.

Nekane Libre eguna ari dira ospatzen Asteasun

  politika  Asteasu

Nekane Libre eguna ari dira ospatzen Asteasun

Aizan talde feministak, Onddo gazte asanbladaren laguntzarekin antolatu du gaurko eguna. Goizean azoka egon da eta Nekane Txapartegiri gutunak idazteko aukera egon da. Arratsaldean hitzaldien txanda izan da.

Nekane Libre eguna egingo dute bihar Asteasun

  politika  Asteasu

Nekane Libre eguna egingo dute bihar Asteasun

Villabonako Onddo gazte asanbladak eta Aizan talde feministak antolatu dute ekimena. Egun osoan zehar ekimenak egongo dira eta elkartasunezko postuak jarriko dituzte Asteasuko frontoian.

Egindako lanari saria

 Asteasu  Berastegi  Orendain

Egindako lanari saria

Aurten Donostiak hartu du Gazten Munduko Txapelketa. Bertan hiru mila gazta inguruk parte hartu dute eta hainbat sari banatu dira. Eskualdeko artzain eta gaztagilek ere parte hartu dute eta horietako hiruk sariak jaso dituzte: Asteasuko Goine baserriko Joseba Otegi, Gazpio gazta egiten duen Berastegiko Jose Inazio Ugartemendia, eta Orendaingo Zelaieta baserriko Maider Murua, Joan Mari Garmendia eta Joxe Antonio Garmendia. Sarien diplomak Ordizian jasoko dituzte, abenduaren 28an egingo den azoka aprobetxatuz.

Nabarmenak

Zorion agurrak