Pago berria landatu dute

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 2a, 10:06

LH4ko ikasleek landatu dute pailazoek erregalatutako pagoa, Asteasuko hilerriaren aldamenean.

Urte hasieran Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Ez gara jaitsiko! ikuskizuna izan zen Asteasun. Pailazoek pago bat oparitu zieten haurrei eta martxoan landatu duten hilerri inguruan.

Pello Errota herri eskolako LH4ko ikasleak eta irakasleak eta ikastetxeko zuzendaria izan ziren bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!