«Bakoitzarengandik hasi behar dugu lehenengo, besteengana iristeko»

  gizartea  Orendain

«Bakoitzarengandik hasi behar dugu lehenengo, besteengana iristeko»

Beatriz Ezeiza irakasle, pedagogo eta adimen emozionalean adituak tailerra emango du autoestimuari buruz Orendainen. Bihar izango da tailerra, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxeko liburutegian. Sarrera doan da eta interesa duten guztiei zabalduta dago.

Azken geltokira iritsi aurretik

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Tarteka ibiltzen gara argi luzeei emanda, urrunera begira. Tentaldi horietako batean, beharbada, noizbait emango zizun zure erretiroa nolakoa izango ote den pentsatzetik. Astean pare bat aldiz Uzturrera bueltan imajinatu izan dut nik neurea. Musika eskolan izena eman eta biolina ikasten. Pentsatzen dut orduan ere izango dela kausa ugari, zertan inplikatu, aukeran.

Direna direlako, Haritz eta Aieko omendu dituzte Orendainen

  gizartea  Orendain

Orendaingo Sorginak emakume taldeak bigarren urtez ospatu du Zarena Zarelako jaia. 2016an jaio ziren Haritz eta Aiekori ongi etorria eman eta haurrentzako merienda prestatu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Zarena Zarelako festa egingo dute bigarrenez larunbat honetan

  gizartea  Orendain

Zarena Zarelako festa egingo dute bigarrenez larunbat honetan

Aurtengo urteari «hasiera ona» eman, 2016 urtean jaio diren haurrei ongietorria eman eta herriko emakume bat goraipatuko dituzte; herri afariarekin bukatuko dute eguna.

Txistulariek erakutsi dute bidea

  Festak  Orendain

Ohiturari jarraituz, Orendaingo San Sebastian ermitara txistularien atzetik egin dute bidea herritarrek, eta meza entzun eta gero, plazara ere musikarien doinuan joan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Donostiaz harago ere badago San Sebastian

  Festak  Berastegi  Berrobi  Leaburu-Txarama  Orendain

Donostiaz harago ere badago San Sebastian

San Sebastian eguna izango da ostiralekoa eta ohiturari jarraituz ekitaldiak izango dira Berrobi, Berastegi, Leaburu eta Orendainen

«Beharrezkoa da egun elikaduraz dugun ulermena zabaltzea»

  gizartea  Orendain

«Beharrezkoa da egun elikaduraz dugun ulermena zabaltzea»

Elikadura energetikoaz tailer teoriko-praktikoa emango du osasun integratiboan aholkularia den Garbiñe Etxaniz beasaindarrak Orendainen. Eltxo elkartean izango da tailerra, gaur, 17:30etik 20:30era, udalak eta kontsumo taldeak antolatuta. Prezioa 20 euro ingurukoa izango da, eta partaide kopuruaren arabera zehaztuko da. Izena emateko udaletxeko 943 65 40 64 telefono zenbakira deitu daiteke, edo agenda21@orendain.eus helbidera idatzi, eta epea 13:00etan bukatzen da.

Bi tailer egingo dira aste honetan Orendainen

  gizartea  Orendain

Adimen emozionalari eta elikadura energetikoari buruzko tailer bana egingo dira Orendainen. Adimen emozionalaren tailerra kultur etxeko liburutegian egingo da, bihar, 18:00etatik 20:00etara, Beatriz Ezeizarekin, eta doan izango da.

Energiaren gaia «bereziki» landu nahi dute aurten

  politika  Orendain

Energiaren gaia «bereziki» landu nahi dute aurten

Herri batzarra egin dute Orendainen, besteak beste, iazko eta aurtengo udal aurrekontuak errepasatuz.

Egindako lanari saria

 Asteasu  Berastegi  Orendain

Egindako lanari saria

Aurten Donostiak hartu du Gazten Munduko Txapelketa. Bertan hiru mila gazta inguruk parte hartu dute eta hainbat sari banatu dira. Eskualdeko artzain eta gaztagilek ere parte hartu dute eta horietako hiruk sariak jaso dituzte: Asteasuko Goine baserriko Joseba Otegi, Gazpio gazta egiten duen Berastegiko Jose Inazio Ugartemendia, eta Orendaingo Zelaieta baserriko Maider Murua, Joan Mari Garmendia eta Joxe Antonio Garmendia. Sarien diplomak Ordizian jasoko dituzte, abenduaren 28an egingo den azoka aprobetxatuz.

«Izugarria da horrelako lehiaketa batean saria jasotzea»

 Orendain

«Izugarria da horrelako lehiaketa batean saria jasotzea»

Orendaingo Zelaieta baserrikoek izen bereko gazta ekoizten dute. Maider Murua, Joan Mari Garmendia eta Joxe Antonio Garmendia aritzen dira gazta egiten. Brontzezko domina lortu du beraien gaztak, ondutako ardi gaztaren mailan. Maider Muruak erantzun ditu sariaren inguruko galderak.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik da berriro

  gizartea  Orendain

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik da berriro

Orendaingo Udalak jakinarazi duenez, herrian egiten diren ikastaroetan matrikula berriak egiteko epea irekita dago, bigarren hiruhilekorako, urtarrila eta martxoa bitarte, hain justu. Tailerrei dagokionez, larunbatean autodefentsa feministarena dago.

Sinadura bilketa Orendainen, galdeketaren bidean

Sinadura bilketa Orendainen, galdeketaren bidean

  politika  Orendain

Orendaingo Giltzarriak herri afaria eta sinadura bilketa antolatu zituen larunbatean. «Oso arrakastatsua» izan zen, eta 42 herritar elkartu ziren. Iluntzean, giro «paregabea» izan zuten, Loiolatik gitarra eta kaxoiarekin etorritako Baso Erdiko taldearen doinuei esker. 

Urteko batzarrera etxe bakoitzetik pertsona bana joateko eskaria

  politika  Orendain

Urteko batzarrera etxe bakoitzetik pertsona bana joateko eskaria

Ahal den herritar gehienak parte hartzeko eskatu du udalak; igande honetan izango da batzarra, 11:00etan hasita.

Jolasaren bidez Euskararen Eguna ospatzen

  Euskara  Orendain

Hainbat ekimen antolatu dituzte gaur Orendainen, Euskararen Eguna dela eta. Horietako bat haurrentzako jolasak izan dira. Jakina denez, jolasteak ez du adinik, eta haur zein heldu aritu dira udaletxearen aurreko plazan jolasean.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2016-11-14

 Abaltzisketa  Albiztur  Alegia  Altzo  Amezketa  Baliarrain  Bidania-Goiatz  Ikaztegieta  Orendain

Gaurko saioan, batetik Altzon antolatzen ari diren azokari buruz hitz egingo dugu, Lurdes Murua zinegotziarekin. Bestetik Amezketako Ugarte auzoko elizan egiten ari diren obrak izango ditugu hizpide, Jose Inazio Eguzkitza apaizarekin. Eta Alegiara ere joango gara, bertako Gaztetxean urteurrenaren harira antolatu duten egitaraua ezagutzeko, Alazne Jauregirekin eta Alex Goikoetxearekin.

TTIParen tranpa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Donald Trump dugu Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente berria. Txarra ala okerragoa aukera egin behar zuten herritarrek eta arriskatzea erabaki dute. Egunotan nahi beste balorazio eta balantze dugu irakurgai. Bada Trumpen garaipena «AEBetako emakume matxistei» egotzi dienik ere; hamaika ikusteko gaude.

'Baserriko begiradak' erakusketa ikusgai kultur etxean

'Baserriko begiradak' erakusketa ikusgai kultur etxean

  ekonomia  Orendain

EBELen emakume nekazarien Baserriko begiradak erakusketa ikusgai dago Orendaingo kultur etxean, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, bihar arte.

157 lagun helmugaratu dira I. Eltxo Trail lasterketan

  kirola  Orendain

Orendaingo mendi lasterketaren lehen edizioa korritu zen igandean. Antolatzaileek 200 lagunentzat jarri zuten izen ematea, eta zenbakiekin gustura geratu ziren. Ibilbide luzea 20,5 kilometroko itzulia zen, eta helmugara 105 lagun iritsi ziren. Martxel Bereau eta Leire Elosegi izan ziren azkarrenak, 1:31 eta 1:51ko denborekin. 5 km-ko ibilbide laburra 52k amaitu zuten, eta azkarrenak Aitor Zunzunegi eta Ane Iturria izan ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (50)

I. Eltxo Trail lasterketa

  kirola  Orendain

Goiz osoan zehar, Orendain, Baliarrain eta Gaintza arteko bideetan jende mordoa ibili da mendian barrena; I. Eltxo Trail lasterketa korritu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (71)

Nabarmenak