«Gaztetxoekin funtzionatzen du; saioa ez dago zertan kendu»

Erabiltzailearen aurpegia   Komunikabideak

«Gaztetxoekin funtzionatzen du; saioa ez dago zertan kendu»

Goizetan Gaztean irrati esatari eta gauetan ETB1en aurkezle aritzen da Julen Telleria (Tolosa, Gipuzkoa, 1990). Gu ta gutarrak-ekin hiru hilabeterako hasi, eta hiru urte daramatza.

NBEk Txapartegi ez estraditatzeko eskatu dio Suitzari

Erabiltzailearen aurpegia   politika

NBEk Txapartegi ez estraditatzeko eskatu dio Suitzari

Nazio Batuen Erakundeko torturaren eta bestelako tratu gizagabe eta krudelen aurkako kontalari berezi Nils Melzerrek egin du eskaera. Haren arabera, "torturen bidez lortutako konfesioa du oinarri" Espainiak Txapartegiri jarritako zigorrak.

Semearentzat aurreneko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Semearentzat aurreneko garaipena

Urtebete egon da lehiatu gabe, eta orain lau hilabete ama izan zen. Ikaztegietako txirrindulariak, ordea, ez du lehiatzeko grina galdu. Larunbatean itzuli zen pistara, eta udazkeneko probak ditu begiz joak.

Landetan aztertutako eremuan ez dute 'Naparra'-ren arrastorik aurkitu

Erabiltzailearen aurpegia   politika

Landetan aztertutako eremuan ez dute 'Naparra'-ren arrastorik aurkitu

Indusketa lanak egin dituzte ustez Jose Miguel Etxeberria dagoen lekuan. Brocas eta Labrit artean dagoen harizti batean egin dituzte indusketak jendarmeek. Paco Etxeberria, Iñigo Iruin, Solenne Motylenek epailea eta jendarmeen koronela han izan dira.

Hasi dira ustez Naparra dagoen lekuan indusketa lanak egiten

Erabiltzailearen aurpegia   politika

Hasi dira ustez Naparra dagoen lekuan indusketa lanak egiten

Brocas eta Labrit artean dagoen harizti batean egingo dituzte indusketak jendarmeek. Paco Etxeberria, Iñigo Iruin, Solenne Motylenek epailea eta jendarmeen koronela han dira.

Ekintza sozialean sakontzeko bidea hartuko du LABek

Erabiltzailearen aurpegia   ekonomia

Ekintza sozialean sakontzeko bidea hartuko du LABek

Maiatzaren 25 eta 26an 9. Biltzar Nagusia egingo du eta zuzendaritza berrituko du sindikatuak, eta parekidetasuna sustatuko du. Tartean dira eskualdeko bi ordezkari: Oihana Lopetegi Aranguren, Industria Federazioko idazkaria eta Maider Jauregi Sarasola, Komunikazio idazkaria.

«Arteak ez dio inoiz kenduko espazioa filosofiari»

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

«Arteak ez dio inoiz kenduko espazioa filosofiari»

Arte sorkuntza «modu jasangarrian» egiteko grina. Naturarekiko mira. Eta krisiaren bultzada. Hiru indar bektoreak norabide berrian jarrita, bere burua «birpentsatuta», bidea egiten ari da Koldobika Jauregi. Jarraitu irakurtzen Berrian.

Luis Mari Mujika idazle eta euskaltzalea hil da

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Luis Mari Mujika idazle eta euskaltzalea hil da

78 urterekin hil da Luis Mari Mujika lizartzarra. Filologia ikasketak egin zituen eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eskolan aritu zen irakasle. Nagusiki literaturan, toponimian, euskalgintzan eta hiztegigintzan egindako lan nekaezinarengatik izan da ezagun.

Jarraitu irakurtzen Berrian.

Lordi Saralegi ETB1eko arloburu izendatu dute, entretenimendurako

Erabiltzailearen aurpegia   Komunikabideak

Lordi Saralegi ETB1eko arloburu izendatu dute, entretenimendurako

EITBko hainbat ardura postutan aldaketak egiten ari dira azkeneko asteetan, eta horien artean esanguratsuenetakoa ETB1eko arloburu kargu berria sortzea izan da. Lan horretan ari da duela egun batzutatik Lordi Saralegi kazetaria (Ibarra, Gipuzkoa, 1974). ETB2ko entretenimendu saioen arloburua, berriz, Javi Gutierrez da (Bilbo, 1965). Saralegi ere gehienbat entretenimenduzko edukiez arduratuko da.

Igandeko galdeketetan parte hartzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia   politika

Igandeko galdeketetan parte hartzera deitu dute

Bi mila bat boluntario ariko dira lanean 35 herritan egingo dituzten kontsultetan. Galdeketen "zilegitasuna eta bermeak" nabarmendu ditu Gure Esku Dago-k.

«Estiloa DNA bezalakoa da; nirea ausarta izatea da, eta ez dut aldatuko»

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

«Estiloa DNA bezalakoa da; nirea ausarta izatea da, eta ez dut aldatuko»

Abel Barriolak eta berak emaitzek erakusten dutena baino txapelketa hobea egin dutela uste du Altunak, eta lesioen zorte txarrari egotzi dio azken asteetako bolada txarra. Buruz burukoa ondo prestatu nahi du.

Aske utzi dute Tolosan adingabe bat bortxatzea egotzita atxilotutako gizona

Erabiltzailearen aurpegia   Parekidetasuna

Aske utzi dute Tolosan adingabe bat bortxatzea egotzita atxilotutako gizona

Bi astero agertu beharko du epaitegian, eta ezingo du biktimarengana hurbildu, Berria egunkariak argitaratu duenez.

Gorenak hiru urte eta erdira murriztu dio zigorra Txapartegiri

Erabiltzailearen aurpegia   politika

Gorenak hiru urte eta erdira murriztu dio zigorra Txapartegiri

Sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra zuen; 18/98 auziko Xaki atalean zigortu zuten. Iazko apiriletik, Suitzan dute preso.

Juan Kruz Mendizabalen sexu abusuen kasua artxibatu egin du Fiskaltzak

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Juan Kruz Mendizabalen sexu abusuen kasua artxibatu egin du Fiskaltzak

Efe agentziak zabaldu duenez, salatutako delituak preskribatuta daudela argudiatu du. Ez du baztertzen, ordea, "datu berriak" agertuz gero, berriro aztertzea.

5.657 testigantza "latz"

Erabiltzailearen aurpegia   politika

5.657 testigantza "latz"

Gaur dira 36 urte Joxe Arregi torturatuta hil zutela, eta, harrezkero, Torturaren Aurkako Eguna da otsailaren 13a. Euskal Memoriaren arabera, 1960az geroztik 5.657 kasu daude dokumentatuta.

«Ez du merezi Victor on bat ordezkatzea Artola erdipurdiko batengatik»

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

«Ez du merezi Victor on bat ordezkatzea Artola erdipurdiko batengatik»

Sei aste daramatza geldirik, eta zail ikusten du beste bizpahirutan txapelketan sartzeko adinako maila hartzea. Pozik dago Victor eta Albisuri ondo doakielako, baina ez zaio gozoa kanpotik ikustea.

«Esan dezaket burua joan zaigula mendi lasterketekin»

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

«Esan dezaket burua joan zaigula mendi lasterketekin»

Zuzenean bizi izan du zer-nolako eboluzioa izan duten mendi lasterketek eta, bereziki, ultrek; horrek gaitasuna ematen dio jakinaren gainean hitz egiteko, ikuspegi kritikoz eta gehiegikeriak onartuz.

Gipuzkoako Diputazioak diruz lagunduko ditu Aralarko pista berriak

Erabiltzailearen aurpegia   Ingurumena

Gipuzkoako Diputazioak diruz lagunduko ditu Aralarko pista berriak

Bi milioi euro bideratuko dituzte Enirio-Aralarko kudeaketa planera, eta horren zati bat, pista berriak egitera. Abeltzainen lanaren bideragarritasuna eta etorkizuna "bermatu" egin behar direla esan du Imanol Lasa bozeramaileak.

Txapartegiren tortura salaketari sinesgarritasuna aitortu diote bi adituk

Erabiltzailearen aurpegia   politika

Txapartegiren tortura salaketari sinesgarritasuna aitortu diote bi adituk

Torturapean eginiko deklarazioetan oinarritutako epai batengatik estraditatu nahi dutela salatu dute. Suitzan dago preso, iazko apiriletik.

Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, Andoaingo sutearekin lotuta

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, Andoaingo sutearekin lotuta

39 urteko gizonezkoa sua piztu zen pabiloian bizi zen, eta Ertzaintzaren esku jarraitzen du oraindik. Epailearen aurretik igaroko da datozen orduetan.