Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-10

  Gazteak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Ibarrako Udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzea adostu duela izango dugu hizpide. Era berean, Belauntzako alkate berria elkarrizketatu dugu, Silvia Moneo Cid. Eta Berrobin osatu duten antzerki taldeko Igone Saldiasekin ere bildu gara.

«Ikasteko gogoz nago eta talde ona daukat ondoan»

  politika  Belauntza

«Ikasteko gogoz nago eta talde ona daukat ondoan»

Mariano Lazkanoren bat-bateko heriotzak ezustean harrapatu zuen Silvia Moneo Cid, baina jada  hasi da lanean eta argi du zeintzuk diren herriko beharrak: gazteak herrira erakartzea eta adineko pertsonei bizimodua erraztea.

Belauntza, biztanlerian galera gehien izan duten herrien artean

  gizartea  Belauntza

Belauntza, biztanlerian galera gehien izan duten herrien artean

Gaindegiak Euskal Herriko geografia demografikoaren bilakaera eta joerak bildu ditu eta 2008-2014 urteen artean eskualdeko herriak %18,5eko galera izan du, txostenak jasotzen duenez.

Silvia Moneo Cid izendatu dute Belauntzako alkate

  politika  Belauntza

Silvia Moneo Cid izendatu dute Belauntzako alkate

Ez ohiko osoko bilkura egin zuten larunbatean eta bertan onartu zuten alkate berria, aho batez

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-20

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Aste honetan besteak beste, Ibarran birziklatutako materialarekin egindako Gabonetako apaingarriak eta merkatariek prestatu dituzten ekitaldiak eta Orexako Orexa Bizirik proiektua izan ditugu hizpide.

Belauntzan ere aterako dira kantatzera

  gizartea  Belauntza

Abenduaren 24an abesten aterako dira ere, Belauntzan. Artzain-andrez jantzita joango dira baserriz baserri kantuan eta horretarako 15:00etan elkartuko dira herriko taberna inguruan.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-13

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Berrobiko Frontenis Txapelketako Iker Elustondo antolatzaileari elkarrizketatu dugu, txapelketak eman duenaz luze eta zabal hitz egiteko. Ibarraldeko beste hainbat ohar eta albisteren berri ere izango duzue.

[Gutuna] Mariano Lazkano Belauntzako alkatea

  gizartea  Belauntza

Ez ninduen harritu aurreko larunbatean Belauntzako eliza jendez gainezka ikusteak. 

Mariano Lazkano Belauntzako alkatea hil da

  politika  Belauntza

Mariano Lazkano Belauntzako alkatea hil da

Bihotzekoaren ondorioz zendu da, bart, 64 urterekin. Hileta elizkizuna bihar izango da Belauntzan, 17:30ean.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-11-22

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Azaroaren 25ean, Lizartzan, Bihozkada eta Eraul taldeek kontzertua eskainiko dute. Doan ariko dira, frontoian, 22:00etatik aurrera. Hitzordua baliatu nahi izan dugu bi taldeen inguruan aritzeko. Bihozkada taldea lau gipuzkoarrek osatzen dute, eta horietako hiru eskualdekoak dira. Azkeneko lanaren inguruan hitz egin dugu, batetik. Bestetik, Eraulen Lizartzako Garazi Esnaolak teklatuak jotzen dituela eta, gaztea elkarrizketatu dugu eta eskuartean duten proiektuaz eta bere ibilbideaz hitz egin dugu.

Gripearen kontrako txertoa, Leaburun eta Belauntzan

 Belauntza  Leaburu-Txarama

Ibarrako anbulatorioko erizaina Leaburu-Txaramara joango da bihar, gripearen kontrako txertoa jartzera. 10:00etatik 11:00etara egongo da bertan.  

Herriko albisteak, dilin-dalanka

  gizartea  Belauntza

Herriko albisteak, dilin-dalanka

Familiatik datorkio kanpai jotzaile ofizioa Joxe Fermin Garmendiari (Belauntza, 1953). Andresenea baserriko semea da eta aita zenak, Bixente Garmendia Garmendiak, irakatsita hasi zen eginkizun honetan. 1980. urtetik hona, ia igandero zabaldu dira lau haizetara berak jotako kanpai hotsak. Astean zehar mekanikari aritzen da, eta igandeetan kanpai jotzaile.

Animalia, barazki eta artisau lanen bilgune

  kultura  Belauntza

Azoka berezia ospatu dute goiz osoan zehar Belauntzan. Eguna borobiltzeko, herriko Ostatuan bazkaria egingo dute.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Belauntzako produktuak ezagutzera emateko azoka, igandean

  kultura  Belauntza

Belauntzako produktuak ezagutzera emateko azoka, igandean

20 postu inguru jarriko dituzte 10:00etatik aurrera; herri bazkaria ere egingo dute Ostatuan

Berrikuntzak egin dituzte Belauntzako herritarrentzat

  gizartea  Belauntza

Berrikuntzak egin dituzte Belauntzako herritarrentzat

Baserrietako seinaleak eta elkartearen ondoko aparkalekua berritu dituzte aurten; frontoiko eserlekuak etorkizunerako proiektu dira.

«Ni hemen bezain ondo ez naiz inon bizi izan, dudarik ez izan»

 Belauntza

«Ni hemen bezain ondo ez naiz inon bizi izan, dudarik ez izan»


Martzelino Lopetegi (Belauntza, 1944) mundu osoan ibili da zesta-puntan jokatzen. Hemeretzi urte zituela irten zen Belauntzatik, eta, hogeita hamar urtez profesionaletan ibili ondoren, herrira itzuli zen.

[Herriz herri] Belauntza: Mendi magaletik begiratzen duen herria

 Belauntza

[Herriz herri] Belauntza: Mendi magaletik begiratzen duen herria

Herri txikia izan arren, 2016ari begira hainbat proiektu gauzatzea espero du Belauntzako Udalak. Biztanleria zahartzen ari da, eta hortaz, aurrera begirako erronka handiena herriko haur eta gaztetxoek herrian bizimodua egitea da.

Hauteskunde sindikalak bultzatzeagatik Sutargitik langile bat kaleratu dutela salatu du ELAk

  ekonomia  Alegia  Belauntza  Ikaztegieta

Hauteskunde sindikalak bultzatzeagatik Sutargitik langile bat kaleratu dutela salatu du ELAk

ELA sindikatuko zerrendan doa kaleratutako langilea. "Hamasei urte lanean aritu ondoren, errendimendu baxua argudiatuta bidali dute", salatu du sindikatuak. Kaleratzea auzitara eraman dute, eta elkarretaratzea egin dute Ikaztegietan.

Haurrak protagonista, festen azken eguneko goiz partean

  Festak  Belauntza

Gorriti eta bere animaliak ikuskizuna izan da gaur herrian: poneyak, zezentxoak, oilarrak...

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Haurrak ere festaren parte

  Festak  Belauntza

Belauntzako frontoian egin dituzte haur jolasak goizean. Arratsaldean ere aukera izango dute umeek eta ondoren, herri afaria ospatuko da tabernan trikitilariekin.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Nabarmenak