Donostiaz harago ere badago San Sebastian

  Festak  Berastegi  Berrobi  Leaburu-Txarama  Orendain

Donostiaz harago ere badago San Sebastian

San Sebastian eguna izango da ostiralekoa eta ohiturari jarraituz ekitaldiak izango dira Berrobi, Berastegi, Leaburu eta Orendainen

Animaliak bedeinkatzeko eguna

  gizartea  Berastegi

San Anton eguna ospatu dute Berastegin. Goizean, meza berezia egin dute eta animaliak bedeinkatu dituzte ondoren, urteroko ohitura betez. 

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Odola emateko aukera, hilaren 17an, Muñagorri eskolan

  gizartea  Berastegi

Odola emateko aukera egongo da Berastegin, urtarrilaren 17an. Odola emateko prest dauden herritarrak 18:30etik 20:30era joan behar dira Muñagorri eskolara. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol emateak pertsona askoren osasunerako beharrezkoak direla gogoratu du.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-10

  Gazteak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Ibarrako Udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzea adostu duela izango dugu hizpide. Era berean, Belauntzako alkate berria elkarrizketatu dugu, Silvia Moneo Cid. Eta Berrobin osatu duten antzerki taldeko Igone Saldiasekin ere bildu gara.

Zelaiko saneamendua atzeratu dela salatu dute

  Ingurumena  Berastegi  Ibarra

Zelaiko saneamendua atzeratu dela salatu dute

Eguzki talde ekologistak ibaiak saneatzeko hainbat proiektuk «atzerapena pilatzen jarraitzen» dutela salatu du, «Eusko Jaurlaritzak ez duelako horiek finantzatzeko konpromisorik betetzen». Horien artean dago Ibarra eta Berastegi zeharkatzen dituen Zelai erreka.

Txikitatik korrika Berastegin

  kirola  Berastegi

Txikitatik korrika Berastegin

Hiru mailatan egin da aurten Urtezaharreko Krosa Berastegin, 0-6 urte artekoak, 6-12 urte artekoak eta helduak.

Urepeleren 13. urteurrena ospatzen ari dira

Urepeleren 13. urteurrena ospatzen ari dira

  gizartea  Berastegi

Berastegiko Urepele Biltokiak 13. urteurrena du eta ospatzeko hainbat ekitaldi egiten ari dira. Ostiral goizean Urepele mendira igo dira eta ondoren, bazkaltzeko bildu dira. Aitor Arregiren Euskaldunak eta sexua. Topiko tipikoak eta utopia bakarrizketa ere izango dute arratsaldean. Iluntzean mokadutxoa egingo dute, eta ondoren, Gureran taldearen kontzertua izango da.

Olentzero eta Mari Domingirentzat

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Kaixo Olentzero eta Mari Domingi, aspaldiko. Aurtengoan ere iritsi zaigu urte sasoi magikoa eta aspaldian ez bezala, aurten zuei idazteko beharra sentitu dut. Gogoan al duzue azkena idatzitako kartan eskatu nizuen Barbie-a? Nolako txapa eman nuen? Ba oraindik ere gelako apalean daukat gordea, nahiz eta fuxia koloreko soinekoa erabat saretu den.

«Seme-alabek esaten duguna baino, egiten dugun hori ikasten dute»

  gizartea  Berastegi

«Seme-alabek esaten duguna baino, egiten dugun hori ikasten dute»

Soziologian lizentziaduna eta sexologian aditua da Axier Blagietto. ‘Indarkeria sexistaren prebentzioa nerabezaroan’ tailerra eskaintzekoa zen gaur, Berastegin, baina deialdia atzeratu dute. Urtarrilean egingo dute tailerra.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-20

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Aste honetan besteak beste, Ibarran birziklatutako materialarekin egindako Gabonetako apaingarriak eta merkatariek prestatu dituzten ekitaldiak eta Orexako Orexa Bizirik proiektua izan ditugu hizpide.

Berrikuntzekin dator Urtezaharreko krosa

  kirola  Berastegi

13. Urtezahar Krosa izango dute Berastegin, Urepele elkarteak antolatuta. Aurten zenbait berrikuntza izango dituzte, eta horietako bat maila berri bat jarri dutela da, 0 eta 6 urteko haurrentzat.

Emakumeen jabetzeaz hitz egiteko tailerra, gaur

  gizartea  Berastegi

Emakumeen jabetzeaz hitz egiteko tailerra, gaur

Berastegiko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu; herri batzarrarekin bukatuko da egitaraua. 

Elkartasun azoka Berastegin

  gizartea  Berastegi

Elkartasun azoka Berastegin

Ostiraletik hasita hiru egunetan jarraian elkartasun azoka ospatu dute Berastegin. Herritarrek behar ez zituzten materialak jarri dituzte salgai prezio sinboliko batekin. Bildutako dirua Etiopiako Wukro herrira bideratuko dute. 

Tailerrak eta herri batzarra, Berastegin

  gizartea  Berastegi

Berastegiko udal gobernuak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako; tartean jabetze eskolak zer diren azaltzeko tailerra edo indarkeria sexistaren prebentzioa nerabezaroan hizpide duena.

“Umearen erantzunaz harritu egin gara, eta gure egokitzapenaz”

 Berastegi

“Umearen erantzunaz harritu egin gara, eta gure egokitzapenaz”

Babesa falta duten haurrak etxean hartzeko prest dauden familiak behar dira Gipuzkoan. 360 haur eta nerabe bizi dira egun harrera familietan, foru aldundiaren tutoretzapean, eta 60 inguru daude une honetan familia baten esperoan. Benetako besarkadak lelopean, harrera familia izateko pausoa emateko prest daudenak erakartzeko kanpaina bultzatzen ari dira. Josu Curielen familiak duela hiru urte eta erdi eman zuen pausoa. Lau hilabeteko haurra hartu zuten etxean, eta egun familiako beste kide bat da.

Gauzei etekin gehiago ateratzeko azoka, Berastegin

 Berastegi

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere bigarren eskuko gauzekin osatutako Elkartasun Azoka egingo dute Berastegin.

Egindako lanari saria

 Asteasu  Berastegi  Orendain

Egindako lanari saria

Aurten Donostiak hartu du Gazten Munduko Txapelketa. Bertan hiru mila gazta inguruk parte hartu dute eta hainbat sari banatu dira. Eskualdeko artzain eta gaztagilek ere parte hartu dute eta horietako hiruk sariak jaso dituzte: Asteasuko Goine baserriko Joseba Otegi, Gazpio gazta egiten duen Berastegiko Jose Inazio Ugartemendia, eta Orendaingo Zelaieta baserriko Maider Murua, Joan Mari Garmendia eta Joxe Antonio Garmendia. Sarien diplomak Ordizian jasoko dituzte, abenduaren 28an egingo den azoka aprobetxatuz.

«Lehenengo urtetik sariak jasotzea lana ondo egiten dugun seinale izango da»

 Berastegi

«Lehenengo urtetik sariak jasotzea lana ondo egiten dugun seinale izango da»

Bi sari jaso dituzte Berastegiko Gazpio gaztek: zilarrezko domina gazta onduetan eta brontzezko domina gazta ketuetan.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-13

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Berrobiko Frontenis Txapelketako Iker Elustondo antolatzaileari elkarrizketatu dugu, txapelketak eman duenaz luze eta zabal hitz egiteko. Ibarraldeko beste hainbat ohar eta albisteren berri ere izango duzue.

Gaztaina aitzakia hartuta

Gaztaina aitzakia hartuta

  aisia  Berastegi

Gaztaina jate herrikoia ari dira egiten Berastegin. Mahaiaren bueltan bizilagunak elkartzeko aitzakia izan daiteke beste edozein bezala gaztaina jatea.

Nabarmenak