Sutea piztu da Villabonako etxebizitza batean

  gizartea  Amasa-Villabona

Sutea piztu da Villabonako etxebizitza batean

Villabonako pilotari kaleko etxebizitza batean piztu da sua, 13:20ak aldera. Ertzaintzak eta suhiltzaileak gerturatu dira lekura, eta sua itzaltzeko lanetan ari dira. Herritarrak atera dituzte etxeetatik eta gutxienez pertsona bat eraman dute anbulantzian. Eguneratuko dugu albistea.

Gizarte sailaren bulegoan bilduko dituzte Saharara bidaltzeko elikagaiak

  gizartea  Amasa-Villabona

Gizarte sailaren bulegoan bilduko dituzte Saharara bidaltzeko elikagaiak

Arroza, pasta, lekaleak, azukra, latak, olioa, eta bestelako jakiak jasoko dituzte udaletxeko gizarte sailaren bulegoan, urtarrilaren 27ra arte.

Haur masajeen inguruko tailerra egingo dute gaur

  gizartea  Amasa-Villabona

Zubimusu ikastolak antolatu dituen jardunaldi pedagogikoen barruan Nerea Mendizabalek, gaur, haur masajeen inguruko tailerra eskainiko du. 

Lizarraga bideko konponketak hasi dituzte

  Hirigintza  Amasa-Villabona

Lizarraga bideko konponketak hasi dituzte

2016. urtean zehar proiektua burutu ostean, urte berriarekin hasi dira Lizarragako obrak. Amasa-Villabonako Udalak lehentasunezko obrak direla kontuan harturik premiazko garrantzia eman die.​

Herrian erosketak egitearen saria

  ekonomia  Amasa-Villabona

Herrian erosketak egitearen saria

Oria Merkatari Elkarteak bukatutzat eman du Gabonetako kanpaina; lau txartelek eta erakusleiho onenek badute jabea.

Gutuna: Udalak publikoki eskerrak eman dizkie Eguberrietako ekitaldiak antolatzen lagundu duten pertsona guztiei

 Amasa-Villabona

Honako gutuna zabaldu du Amasa-Villabonako Udalak, esker ona adieraziz:

Martxoaren 8a iragartzeko kartel lehiaketa deitu dute

  gizartea  Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako Udalak emakumeen nazioarteko egunaren inguruko ekitaldiak iragartzeko erabiliko du irudia.

Amasatik jaitsi dira Villabonara errege magoak

  gizartea  Amasa-Villabona

Amasatik jaitsi dira errege magoak Villabonara. Haur ugari zituzten zain. 

»» Ikusi argazki guztiak (80)

Lau txapelak buruan Pebeten oroimenez

  kirola  Amasa-Villabona

Lau txapelak buruan Pebeten oroimenez

Arratsaldean jokatu dira V. Antton Pebeten Oroimenezko pilota txapelketako finalak. Alberdi eta Eskiroz, eta Santxo eta Arratibel izan dira txapela jantzi dutenak.

Pebeten final handia iritsi da

  kirola  Amasa-Villabona

Pebeten final handia iritsi da

Larunbatean, 17:30ean, gazteen eta nagusien mailako bi finalak jokatuko dira Villabonako Bearzana pilotalekuan.

[BIDEOA] Amasatik jaitsi dira Villabonara errege magoak

  gizartea  Amasa-Villabona

Amasatik jaisten ari zirela, "badatoz! badatoz!" zioten haurrek. Goxokiak nahi zituzten, opariak etxean banatuko baitituzte errege magoek.

Haurren hezkuntzan eraginez

  Hezkuntza  Amasa-Villabona  Zizurkil

Aisiola elkarteak antolatutako begirale ikastaroa egiten ari dira Zizurkil goian. Abenduaren 30ean, ume jolasak antolatu zituzten herriko haurrentzat.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Isunei aurre egiteko kontzertuak, Villabonan

  politika  Amasa-Villabona

Isunei aurre egiteko kontzertuak, Villabonan

Bi gazteri ezarritako isun ekonomikoei aurre egiteko, pintxo potea eta kontzertuak antolatu ditu Onddo Gazte Asanbladak urtarrilaren 5erako.

Hassan Ait Chaou eta Lurdes Colomo azkarrenak Villabonan

 Amasa-Villabona  Zizurkil

Zunbeltz eta Urkamendi elkarteek antolatutako urtezahar krosak 582 parte hartzaile izan ditu. Antolatzaileak gustura azaldu dira harrerarekin, eta eskerrak eman dizkiete lagundu duten guztiei.

»» Ikusi argazki guztiak (133)

Ehunka herritar batu dira Aiztondoko udalek deitutako manifestaziora

  politika  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Ehunka herritar batu dira Aiztondoko udalek deitutako manifestaziora

Giza eskubideak. Bakea. Irtenbidea lelopean eta Aiztondoko udalek deituta, manifestazio isila burutu dute  Villabonako plazatik Zizurkilera. 

Biztanleen erroldako ziurtagiria lortzeko bideak

  gizartea  Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi die herritarrei indarrean dagoen legedia betez, honako modu honetara eskuratu ahal izango direla biztanleen erroldako ziurtagiriak:

Finalaurreko oso erakargarriak geratu dira Pebeten

  kirola  Amasa-Villabona

Finalaurreko oso erakargarriak geratu dira Pebeten

Amasa-Villabonan ostiralean eta larunbatean jokatuko dira partidak; Amezketan Aurrera Tolosak jokatuko du ostiralean, elkarteen arteko txapelketan.

Go!azen antzezlaneko sarrerak salgai daude

  kultura  Amasa-Villabona

Go!azen antzezlana martxoaren 5ean izango da Gurea antzokian. Saldu dira jada 17:00etako emanaldirako sarrera guztiak, baina beste emanaldi bat izango da egun berean, 12:30ean. Saio horretarako sarrerak salgai daude 10 eurotan Amasa kafetegian eta bibe.me Interneteko plataforman.

Antzuolako eta Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideekin, hitzordua

 Amasa-Villabona

Antzuolako eta Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideekin, hitzordua

Datorren ostegunean, abenduaren 29an, mahai ingurua izango da 18:00etan, Aljibean. Antzuolako eta Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideek beren herri galdeketaren esperientziak eta ekarpenak izango dituzte hizpide.

'Giza eskubideak, bakea eta irtenbidea' eskatuko dituzte Aiztondon

  politika  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Asteasu  Larraul  Zizurkil

'Giza eskubideak, bakea eta irtenbidea' eskatuko dituzte Aiztondon

Abenduaren 31n Villabonako Errebote plazatik aterako da 19:00etan manifestazioa eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaituko da Aiztondoko sei udalek deituta.

Nabarmenak

Zorion agurrak