Ibilgailu bat amildegi batetik erori da, Bidanian

  gizartea  Albiztur  Bidania-Goiatz

17:00ak aldera gertatu da istripua. Ibilgailu bat errepidetik atera da, eta amildegi batetik erori da GI-3720 errepidean, Bidanian, Albizturko noranzkoan. Suhiltzaileak gerturatu dira lekura eta atera dute ibilgailua. Pertsona bat zauritu da, eta Donostiako ospitalera eraman dute.

As duas Marías

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Hemen, argazkian, nire aldamenean ikusten duzuen gizon pijo honi galdetzen badiozue jakingo duzue azken hilabeteetan Santiago de Compostelan izan naizela. Agian ez dizue aitortuko 150 urte direla jaio zenetik, isil xamarra eta hitz gutxikoa baita Valle-Inclán hau.

Parekidetasunari buruzko antzezlana

  gizartea  Albiztur  Bidania-Goiatz

Parekidetasunari buruzko antzezlana

Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo eskolek Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera Futbolariak eta printzesak antzezlanaren emanaldia antolatu dute.

«Euskaldun zintzo baserritarra jada ez da existitzen»

  politika  Albiztur

«Euskaldun zintzo baserritarra jada ez da existitzen»

Ur handitan sartuz gaurkoan. Abertzaletasuna edo nazionalismoak asko eragiten du herritarron bizitzan, eta zer esanik ez munduko txoko honetan jaiota. Sabino Aranaren garaitik hona hala ere, aldaketa eta ezaugarri desberdinak izan ditu, eta gaurkoan ere, antzematen da abertzaletasuna fase berri batean sartzera doala. Jada ez dute balio atzoko ideia eta sinboloek, baina ez dakigu zein diren biharkoak. Hausnarketa eta birpentsatze garai hauetan hainbat ideia mahai gaineratuko dira Haritz Azurmendi Arrue Albizturko filosofoarekin (Albiztur, 1991). Joxe Azurmendi filosofoaren lanean oinarrituta, tesia burutzen ari da abertzaletasuna erdigunean jarrita. «Identitateak beharrezko diren kaka dira», esan zuen norbaitek, eta hori arakatzeko elkarrizketa da honakoa.

Elkartasun Baserri Azoka, larunbatean

  Hezkuntza  Albiztur

Elkartasun Baserri Azoka, larunbatean

Albizturko eskolak antolatu du ekitaldia, gurasoen parte hartzearekin. Eskolan garatzen ari diren Amalurra proiektuaren barruan egingo dute azoka.

Babarruna aitzakia

Babarruna aitzakia

 Albiztur

160 pertsona elkartu berri dira Albizturren egindako I. Babarrun Jatean. Bizkor guraso elkarteak antolatu du, udalaren eta Arkaitz elkartearen laguntzaz. Giro ederrean pasa zuten eguna, Albizturren ere babarrunari gozarren egiten diotela erakutsiz.

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2016-11-14

 Abaltzisketa  Albiztur  Alegia  Altzo  Amezketa  Baliarrain  Bidania-Goiatz  Ikaztegieta  Orendain

Gaurko saioan, batetik Altzon antolatzen ari diren azokari buruz hitz egingo dugu, Lurdes Murua zinegotziarekin. Bestetik Amezketako Ugarte auzoko elizan egiten ari diren obrak izango ditugu hizpide, Jose Inazio Eguzkitza apaizarekin. Eta Alegiara ere joango gara, bertako Gaztetxean urteurrenaren harira antolatu duten egitaraua ezagutzeko, Alazne Jauregirekin eta Alex Goikoetxearekin.

I. Albizturko Babarrun Jatea antolatu dute

  Festak  Albiztur

Azaroaren 19an jende ugari elkartzea espero dute Albizturko frontoian. Bizkor Guraso Elkarteak antolatuta, Albizturko Udalaren eta Arkaitz elkartearen laguntzarekin, I. Albizturko Babarrun Jatea egingo dute. 

Pixukideei gutuna

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ba behin irakurri nion Sloter… bueno, ez du inporta. Behin irakurri nion tipo bati testuak, iritzi artikuluak eta zutabeak gutunak zirela, jendeak denboran eta espazioan zehar barreiatu nahi zituenak. Zer pentsatua eman zidan, batez ere nik gutunik aspaldian idatzi ez nuelako.

Kirola eginez festa

  Festak  Albiztur

Albizturko jaiak ere azken txanpan dira. Babarrunaren igoeraren aurretik, ordea, arratsaldean kirola eta festa izan dira herriko plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Mailot horia parte hartzaile guztientzat

  Festak  Albiztur

V. urtez abiatu da Albiztour lasterketa gaurkoan eta ez da umorerik falta izan. Jende ugarik hartu du parte, lehenik gaztetxoen tartea izan da eta ondoren helduena. Gauean hidratatzeko aitzakia izango du bat baino gehiagok gaurkoan. Lasterketaren aurretik, umeentzako jolasak egon dira.

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Hamaika ekitaldi, Albizturren

  Festak  Albiztur

Hamaika ekitaldi, Albizturren

Abuztuaren 13an hasiko da festa giroa, babarrun ezagunen jaitsierarekin; hilaren 15era arte luzatuko dira.

Festa giroa Hernioren magalean

  Festak  Albiztur

Albizturko Santa Marina auzoan ere atzo ospatu zuten urteroko jaia. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Herri txikien garapenerako 25 milioi euroko plana aurkeztu du aldundiak

 Albiztur  Tolosaldea

Herri txikien garapenerako 25 milioi euroko plana aurkeztu du aldundiak

Ekonomia Suspertzeko Planaren barruan Landagipuzkoa+ egitasmoa partekatu du Aldundiak Albizturko udaletxean lurraldeko eragileekin.

Bi lagun espetxeratu dituzte, otsailean Albizturren agertutako hildakoaren harira

  gizartea  Albiztur

Bi lagun espetxeratu dituzte, otsailean Albizturren agertutako hildakoaren harira

Ertzaintzak ondorioztatu duenez, Azpeitiko enpresa batean lapurretan ari zela hil zen, erorita, eta Albizturko errepidean utzi zuten gorpua.

Erniozaleak kultur elkartearen eskerra boluntarioei

  kirola  Albiztur  Alkiza  Asteasu  Bidania-Goiatz  Hernialde  Larraul

Erniozaleak kultur elkartearen eskerra boluntarioei

Joan den maiatzaren 15ean, X. edizioan boluntario bezala parte hartu zutenei eskerrak eman dizkiete Erniozaleak elkartetik.

Aurreikuspenak guztiz beteta

  gizartea  Albiztur

Aurreikuspenak guztiz beteta

Oasis Raid proba solidarioan parte hartu berri dute Ander Malbadi eta Ander Dorronsoro albizturtarrek; gorabeherak izan arren, esperientziak merezi izan duela diote.

6 eta 7 Etapak: Barkatu, Albizturra joateko ezkerrera ala eskubira?

Erabiltzailearen aurpegia

6 eta 7 Etapak: Barkatu, Albizturra joateko ezkerrera ala eskubira?

"Bidea eta bidaia luzea izan dadila"

3, 4 eta 5 etapak: Desertua hondarra baino askoz gehiago denean

Erabiltzailearen aurpegia

3, 4 eta 5 etapak: Desertua hondarra baino askoz gehiago denean

"Bidaiari, ez da biderik; bidea ibiliz egiten da"

2 Etapa: Non hago? Zer larretan?

Erabiltzailearen aurpegia

"Ahal duzuen neurrian sahiestu Marokon gauez gidatzea..."

Nabarmenak

Zorion agurrak