Asteasuko Udalak aurtengo udan igerilekuko tabernaren zerbitzua eskaintzeko proposamenak bildu nahi ditu. Proposamen horiek aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 23ra arte.
Taberna-kafetegiaren zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 8ra bitarte eskaini beharko da eta gutxieneko ordutegi bat ere ezarri du udalak: 11:00etatik 20:00etara. Kudeaketa hartzen dutenek, bestalde, elikagaien manipulatzaile titulua eduki eta euskaraz jakin beharko dute.
Denboraldi osorako kanona 3 eurokoa izango da (BEZik gabe). Gainerako gastuak, tabernaren kudeaketa hartzen duenaren kontura joango dira: ura, argia, gasa eta telefonoa. Udalak jakinarazi duenez, tabernarekin batera, instalakuntzen garbiketa egin beharko da eta lau orduz harrera zerbitzua eman beharko du tabernaren kudeatzaileak. Horren truke udalak 6.000 euro ordainduko dizkio esleipendunari.