Itsas txakur (edo lehoi) bati botatako lehen bertsoa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Iñaki Lizaso pelotaria Necocheako itsas txakur bati bertsotan.

Erradikalak gara

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

'Erradikalak gara' (Altzo, 2017-03-03) (15'23) I. Lanku Bekaren Saria irabazi zuen Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari-ipuin kontalariaren lanak. Bertsoak eta bakarrizketak uztartzen dituzte. 

BatZuk goiztiar, beste BatZuk gaupasaz

  Euskara  Tolosaldea

Korrika 20 berriro itzuli da eskualdera. Ikaztegietatik sartu eta Abaltzisketatik atera da, goizeko ordu txikietan.

Korrika Amezketan, 1987-2017

  Euskara  Amezketa

28 urteren ondoren Korrika berriro Amezketatik pasa da. Lehen eta oraingo irudiak, ikusgai.

Alegialdetik igaroko da Korrika goizeko ordu txikietan

  Euskara  Abaltzisketa  Alegia  Amezketa  Ikaztegieta

Tolosaldera goizeko 04:48an sartuko da, Baliarraingo bidegurutzean, eta Ikaztegieta, Alegia, Amezketa eta Abaltzisketa igaro ondoren, Larraitzen aterako da eskualdetik 06:19an. TOLOSALDEKO ATARIA-k argazki eta bideo bidez jasoko du.

Alkizako eskolak egindako Korrika Txikia

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Alkizan ere Korrika Txikia egin dute, eta irudi ikusgarriak grabatu ditu Unai Sorarrainek.

Ikaztegietako Eskolak egindako Korrika Txikia 2017

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Aurtengo Korrikaren edizioa larunbat goizeko ordu txikitan igaroko da Ikaztegietatik, baina horren aurretik, eskolako haurrek, Korrika Txikia antolatu zuten asteartean. Eguraldia lagun izan zutelarik, jolas egiteko eta zerbait jateko aukera ere izan zuten tartean, euskararen alde korri egin ondoren. Honako bideo hau, bertako guraso batek egina da.

Euskararen alde, hitz BatZuk

  Euskara  Tolosaldea

Gaurkoan, Korrikak Lizartzan hasi eta Aduna gurutzatu duen arte, eskualdeko zenbait herri eta txoko zeharkatu ditu bere hogeigarren edizioan. Bertan, lekukoa eraman dutenei eta bestela ere, parte hartu duten askori, beraien sentsazioen eta bizipenen inguruan galdetu diegu, eta hauxe da kontatu digutena.

Eginez ikasi, euskaraz

  Hezkuntza  Tolosaldea

Eskualdean, Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen dituzte lau eskola daude: Inmakulada ikastetxea, Don Bosco PaperEskola, Fraisoro Nekazari Eskola eta Tolosaldea Institutua. Hainbat sektore eta profiletako ikasketak eskaintzen dituzte euskaraz, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera oinarri.

Gazteak Kalean! dokumentala ikusgai dago

Erabiltzailearen aurpegia   politika

Tolosako egoera errepresiboa eta honen zergaitiak eta ondorioak ulertzeko modu ederra, 40 minutu badituzue ikustea oso gomendagarria da. Sartu www.gazteakkalean.org webgunean eta ikusi dokumentala! 

ARNASTU EUSKARA aurkezpen ekitaldia

  Euskara  Tolosaldea

2017ko otsailean aurkeztu da Tolosaldeko euskalgintzak maiatzaren 27an burutuko duen egitasmoa: Arnastu euskara LIP DUBa.

Martxoaren 19an bozkatzera!

  politika  Alkiza

Alkizako Gure Esku Dagok festa egin zuen ostiralean. Unai Sorarrainek bideo zoragarri hau egin du bertako irudiekin:

'Aida, idik!' (Bidania, 2017-02-15) (17'21).

Erabiltzailearen aurpegia

'Aida, idik!' (Bidania, 2017-02-15) (17'21). Ikaragarrizko indarra lortzen zen pago egurrez egindako uztarriari idi parea lotuz. Idiek izugarrizko zamak eraman zitzatekeen gurpildun gurdiak eta lerak uztarriari erantsiz gero. Beste abereekin batera, ezinbestekoak izan dira soro lanetan traktorearen etorreraren aurretik. Musika: 'Bautista Basterretxe' (Mendiko Lagunak-Amurrio) Audionautix artistaren 'Green leaves', 'Back to the wood' eta 'Walk in the park' abestiak Creative Commons Attribution lizentziaren menpekoak dira.

Tolosar bat Camp Nouko eromenaren erdian

  kirola  Tolosa

Aritz Iglesias Barça eta Paris Saint Germain-en arteko partida ikusten egon zen atzo zelaian. Bartzelonan bizi da tolosarra, eta momentu historiko baten lekuko izan zen. Inork ez zuen orain arte 4-0eko aurkako emaitza bati buelta ematea lortu, Txapeldunen Ligan.

Gora Hauster Eguna!

  Festak  Tolosa

Inauteriak amaitu dira eta Gorrot pozez zoratzen dago. Jarraitzaile asko irabazi omen ditu inauterietan, eta gaurkoan inauterien alde ilunak azaleratu ditu. Ikusi hemen bideoa:

Inauteri guztietako bideo laburpena!

  Festak  Tolosa

Inauteri guztietako irudi onenak bildu ditugu bideo honetan! 

Inauterien balorazioa inauterizaleen ahotatik

  Festak  Tolosa

Eguraldia ez da lagun izan, eta hori nabaritu da goizean Tolosako kaleetan. Nolanahi ere, tolosarrek erakutsi dute berriz ere inauteriak maite dituztela; azken eguna izanagatik, nekeari aurre egin eta mozorroak soinean, Tolosako kaleak apaindu dituzte. Beraiekin hitz egin dugu:

Aisialdi taldeek eman diote kolorea inauteriari

  Festak  Tolosa

Eskuak eta hankak, martxan

  Festak  Tolosa

Zaldunita Bezpera atseden eguntzat dute askok, baina goiz goizetik hasita ekitaldi ugari egin dituzte Tolosan. Goizean, Buruhandi eta Erraldoien kalejira izan da eta Dantzari Txiki eguna ere ospatu dute Udaberri Dantza Taldeak antolatuta. Arratsaldean, danborrak astindu dituzte haurrek zein helduek, eta Juanito Loperi omenaldia egiteko baliatu dute zita. Eguneko irudirik onenak ikusi nahi? Klikatu hemen: