Jokin Altunaren partida, zuzenean!

  kirola  Amezketa

Jokin Altunaren partida, zuzenean!

Ataria Irratiak emanaldi berezia egin du gaur 22:00etatik aurrera: Jokin Altuna eta Beñat Rezustaren partidaren kontaketa. Rezustak 22 eta 14 irabazi dio, eta txapelketatik kanpo utzi du amezketarra.

«Gozatzen ari naiz berriro agertokietan»

  kultura  Amezketa

«Gozatzen ari naiz berriro agertokietan»

Hainbat urtetan agertokietatik kanpo izan arren, musikak bere bizitzan duen garrantzia nabarmendu du Sagastibeltzak.

Alegialdea argitu du Korrikak

  Euskara  Abaltzisketa  Alegia  Altzo  Amezketa  Baliarrain  Gaztelu  Ikaztegieta  Orendain

Oraindik zerua ilun zegoela, izarren begiradapean, Alegialdetik igaro da Korrika. Aurtengoa, gainera, are bereziagoa izan da, Amezketa eta Abaltzisketatik ez baitzen igarotzen orain dela 28 urte.

»» Ikusi argazki guztiak (137)

Korrika Amezketan, 1987-2017

  Euskara  Amezketa

28 urteren ondoren Korrika berriro Amezketatik pasa da. Lehen eta oraingo irudiak, ikusgai.

Txikienek aurre hartu diote

  Euskara  Amezketa

Zumadi ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek Korrika Txikia egin dute arratsaldean. Ondoren, meriendarako tartea ere izan dute. Korrika ofiziala iritsi bitarte, goizeko 05:40 aldera, denbora nola bete badakite herritarrek: triki-poteoa, zahagiardoa eta kontzertua izango dute, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Alegialdetik igaroko da Korrika goizeko ordu txikietan

  Euskara  Abaltzisketa  Alegia  Amezketa  Ikaztegieta

Tolosaldera goizeko 04:48an sartuko da, Baliarraingo bidegurutzean, eta Ikaztegieta, Alegia, Amezketa eta Abaltzisketa igaro ondoren, Larraitzen aterako da eskualdetik 06:19an. TOLOSALDEKO ATARIA-k argazki eta bideo bidez jasoko du.

Amezketarren txanda

  Hezkuntza  Amezketa

'Erakutsiz Ikasi' proiektua lagun, Zumadi eskolako ikasleek 'Ataria'-ko erredakzioa eta eguneroko martxa ezagutu dute, ostiraletako bisita hitzordua baliatuta.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Hamaiketakoa Korrikaren alde

  Euskara  Amezketa

Hamaiketakoa egin dute Korrikaren alde Amezketako frontoian. Jana, edana eta giro ona aurki zitezkeen goizean. Musikaz alaiturik, jende mordoa gerturatu da. Festa aprobetxatuz, Korrikarako arropa erosteko aukera izan da frontoi sarreran eta Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere jarri dute.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Intxurreko pilotariak, Udaberri Txapelketako hiru finaletan

Erabiltzailearen aurpegia

Intxurreko pilotariak, Udaberri Txapelketako hiru finaletan

Gipuzkoako Udaberri Txapelketako hiru finaletan izango ditugu gaur, ostirala, Intxurreko pilotariak. Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen du txapelketa hau, Pilota Elkarteekin lankidetzan. Horietako bi, kadete eta jubenilenak, Alegiako frontoian jokatuko dira 19:30etan hasita, bestea, nagusien 3. mailakoa, Zegaman, ordu berean.

Inkesta: M19erabaki

  politika  Alegia  Amasa-Villabona  Amezketa  Anoeta  Berastegi  Ibarra  Ikaztegieta  Irura  Larraul  Orendain

Inkesta: M19erabaki

Eskualdeko hamar herritarri egin diegu galdera Tolosaldeko Giltzarriak deitutako galdeketaren inguruan.

Udal hautetsiek dei egin dute igandean bozkatzera joateko

  politika  Amezketa

Udal hautetsiek dei egin dute igandean bozkatzera joateko

Giltzarriak antolatu duen galdeketa egingo da igandean Tolosaldeko 28 herrietan, eta Amezketako udal hautetsiek dei egin dute bozkatzera joateko. Hainbat ekitaldi antolatu dira egun horretarako herrian.

Sokatira dema berreskuratuko dute Amezketan martxoaren 19an

  politika  Amezketa

Sokatira dema berreskuratuko dute Amezketan martxoaren 19an

Martxoaren 19ko galdeketaren harira, egun osoko festa antolatu dute Amezketan. Sokatira dema eta bazkaria izango dira, besteak beste.

Txakurren zikinak jasotzeko eskakizuna

  gizartea  Amezketa

Amezketako Udalak kezka azaldu du txakurrek sortzen dituzten zikinen inguruan. «Badakigu herritar arduratsuak jokabide arduratsua dutela baina bestelakoak ere badira. Eskolarako bidea edo espaloia lotsagarri egoten da eta beste zenbait gune ere bai», zehaztu du bando bidez.

Zazpi Iturrikoentzat gozatzeko asteburua

  kirola  Amezketa

Zazpi Iturrikoentzat gozatzeko asteburua

Amezketako pilota elkarteko bederatzi pilotarik, Euskal Ligako hiru finaletara sailkatzea lortu dute.

«Motoa eusteko nahiko lan izaten da amaieran»

  kirola  Amezketa

«Motoa eusteko nahiko lan izaten da amaieran»

Alegiatik Amezketarako bidean, ezkerrera hartu eta igoera benetan bihurria hasten da. Errepidearen amaieran bizi da Josu Artola (Amezketa, 1988). Normalena txirrindulari igotzailea edo rallyetako auto gidaria izatea izango zen; edo mendiko moto gidaria.

Larrondoko larreak, hizpide

  ekonomia  Amezketa

Larrondoko larreak, hizpide

Aurreko astean bilera egin zuten, Amezketako Udalak deituta, Larrondo eta bertako herri larreei buruz. Ainhoa Zuriarrain zinegotziak azaldu duenez, «aldiro egiten dugu bilera, bertako abeltzainekin hitz egiteko, eta beraiek ikusten dituzten beharren berri izateko».

Maitasun eta umorezko komedia, ostiralean Amezketan

  Parekidetasuna  Amezketa

Maitasun eta umorezko komedia, ostiralean Amezketan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Bi ero diskotekan antzezlana ikusi ahalko da kultur etxeko areto nagusian.

Altuna eta Barriolak azken aukera galdu dute Beotibarren

  kirola  Amezketa  Tolosa

Altuna eta Barriolak azken aukera galdu dute Beotibarren

Bengoetxea eta Larunberi irabazteak arnasa emango zien Jokin Altuna eta Abel Barriolari, eta oso-oso zaila izanik ere, jokatzen ari den bi-bitako txapelketa nagusiko finalerdietan sartzeko itxaropen txiki bat mantendu ahalko zuten. Ez da posible izan 18-22 galdu baitute amezketarrak eta leitzarrak. Jon Ander Peña joango zen pozik etxera, Bakaikoa-Galartzak Gorka-Erostarberen aurka lortutako garaipenak, Promozioko finalerdiak jokatzeko aukera emango diote-eta.

Talai dantzariak herrian zehar

  Festak  Amezketa

Amezketako Talai dantzariak goizeko zortzietan hasi eta baserriz baserri eta auzoz auzo ibili dira bazterrak alaitzen. 

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Mozorro desfilea eskolatik plazara bitartean

  Festak  Amezketa

Zumadi eskolako haur eta irakasleak ohiko ikasgelak atzean utzi eta musika lagun, ikastetxea atzean utzi eta desfilea osatuta herriko plaza arteko bidea egin dute. Frontoi zaharra baliatu dute eszenatoki gisara eta mozorroak emandako 'izate' berri horiek plazaratu dituzte familiartekoen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (80)

Nabarmenak

Zorion agurrak