Gelatxo, hauspo artean

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Gelatxo, hauspo artean

Pedro Sodupe Esnaola Gelatxo izan du aztergai Ander Malbadik gaurko trikiti saioan.

Kalabazak ematea, sinbolikoki

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Kalabazak ematea, sinbolikoki

Azken urteen antzera, Sar dadila kalabazan! leloa eta kuia koloretsu baten irudia daramatza Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiak. Aurten, ordea, hamargarren aldia du, eta, lehenengoz, Urrezko Kalabaza sariak emango dituzte, urteotan jaialdiarekin zerikusia izan duten lagunak omentzeko. Sari “sinboliko” horietatik harago, dena den, ekintza sorta zabala prestatu dute, “ohikoa baino zabalagoa”. 

Berrobiko antzeri taldeko Arantzazu Rodas, finalera

  kultura  Berrobi

Berrobiko antzeri taldeko Arantzazu Rodas, finalera

Arantzazu Rodas Antzezmotz III. Antzerki Labur Lehiaketako finalean ariko da martxoaren 10ean.

Am…ona Hernanira begira, etxeko kanporaketa irabazi ostean

  kultura  Amasa-Villabona

Villabonako gaztetxean egin zen saioa afalostean, giro paregabean; Amasa-Villabonako bertsolariek Arnope izan zuten arerio, lehen itzulian.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Erdi Aroko azoka antzeztua aurtengo Maiatza Saltsanen

  kultura  Zizurkil

Erdi Aroko azoka antzeztua aurtengo Maiatza Saltsanen

Maiatzaren 20ean egingo dute ekitaldi nagusia eta herriko eragileek antolatutako Erdi Aroko azokaren bueltan, Iraitz Lizarraga herritarrak idatzitako gidoian oinarritutako antzerkia egingo da. Antolaketan parte hartzeko lan taldeak osatu dituzte eta horietan izen emateko aukera dago Zizurkilgo udal bulegoetan.

Asteasuko bertso saioa aztertuz Mendiren konpainian

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Asteasuko bertso saioa aztertuz Mendiren konpainian

Karidadeko Benta eta Ran Rober Ran izan ziren Asteasuko Iturriondon.

Maila handiko saioa Asteasun

  kultura  Asteasu

Maila ederreko saioa ikusi ahal izan zuten otsailaren 17an Iturri Ondo jatetxera bertaratu zirenek. 75 afaltiar izan ziren eta saioa hasterako propio hurbildu ziren ikusleak ere mordoxka. Afariak giroa jarrita edo, hasieratik saio beroa izan zen eta bertsolariak eta entzuleek, biek erantzun zuten ederki.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

«Nire bizitzako inauteri guztiak memorian ditut, liburu bat balitz bezala»

  kultura  Tolosa

«Nire bizitzako inauteri guztiak memorian ditut, liburu bat balitz bezala»

Hitzordurik jarri beharrik izan gabe, Mari Cruz Iribarrenek (Tolosa, 1917) etxe atarian zain izaten omen zituen Plaza Zaharreko bizilagun eta langileak, inauterietan. Erretratu zaharrei begiratuz gero, ez da zail suertatzen jakin-min haren zergatia asmatzea: ia mendebetea duten eskuak mozorro ikusgarrien egile dira. Oraindik ere, balkoia apaintzeko panpinak mozorrotzen ditu urtero, denboraren joan-etorriak ez baitio josteko grina eten. Ezta bizitzekoa ere: betiereko gaztetasunaren pertsonifikazioa izan liteke aurtengo Inauterizale Kuttuna. 

Harrituta

  kultura  Altzo

Iñaki Perurenak Harria. Maitasun istorioa bakarrizketa eskaini zigun atzo, Batzarremuinoko areto nagusia bete-bete egiten genuenoi, altzotarrak gehienak baina baita inguruko herrietatik etorriak ere. Aspaldi batean mutiko txiki hark amestu zuena egi bihurtzeko egindako bidezidorretatik sigi-saga eraman gintuen hitz lau eta bertso, tartean tartean, gehien egin duena eginez, harria jasoz.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Juan Lope, artista eta inauterizalea

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Juan Lope, artista eta inauterizalea

Artista eta inauterizale tolosar bat jaio zela 100 urte beteko dira aurten eta lagun eta senide talde batek gogora ekarri eta belaunaldi berriei ezagutzera emateko asmoa du.  Umila, bohemioa, umoretsua, librea, denen laguna, langilea… zen Juanito Lope. Atzo aurkeztu zituzten Topic-en urte honetarako prestatzen ari diren ekitaldiak, liburua eta dokumentalarekin batera.

«Sarritan, sokarik gabe egongo banintz bezala ibiltzen naiz»

  kultura  Tolosa

«Sarritan, sokarik gabe egongo banintz bezala ibiltzen naiz»

Gorputz iletsua, aurpegi beldurgarria, eta soka luze bat. Kaldereroetako hartzak, ez du besterik behar, konpartsaren atzetik joan eta ingurukoei negar malkoren bat edo beste eragiteko. Bi aldeetan daudenei oihu egin, eta, batera eta bestera, korrika ibiltzen da. Askotan, etxeko txikienei (eta besteei ere) susto ikaragarriak ematen dizkie.  Irten aurretik, Ataria-rekin egon da, azken urteetan bizitakoak kontatzeko.

Zartagin hotsa Hungariatik

  kultura  Anoeta  Ibarra  Irura  Tolosa  Zizurkil

Zartagin hotsa Hungariatik

Kriseilu, lapiko, pertza, burruntzali eta eltzeak... Sukaldeko lanabesen dendan erosteko gauzen zerrenda izan zitekeen, baina ez. Kaldereroak heldu direla iragartzen duen kantuaren letra da.

Anoetako bertso saioko bertsoaldiekin gozatuz

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Anoetako bertso saioko bertsoaldiekin gozatuz

Oier Urkola saioko gai jartzaileak lagunduta aztertu dugu saioa.

«Umorea eta musika uztartuta, niretzat mundu zoragarri bat da»

  kultura  Alegia

«Umorea eta musika uztartuta, niretzat mundu zoragarri bat da»

Putinen guardasola antzezlana ikusi ahalko da Alegiako Elizpe zinema aretoan, bihar, otsailak 17, 22:00etan. Sarrerak bost euro balio ditu. 

Kaldereroen entsegua gaur 19:15etatik aurrera, kultur etxean

  kultura  Ibarra

Inauterien iragarleen kalejira Loatzo musika eskolako musikariekin egiten da Ibarran. Kaldereroen kalejira egun batez aurreratuko da ohi bezala, eta beraz, ostiralean aterako dira 18:30etatik aurrera.

«Saio hau egitea, nire partetik harriarekiko zor bat kitatzea bezala da»

  kultura  Altzo

«Saio hau egitea, nire partetik harriarekiko zor bat kitatzea bezala da»

Harri-jasotzaile moduan beste etapa bat zabalduko du Iñaki Perurenak, harriarekin duen lotura emanaldi batean erakutsiz. Altzon egingo du saioaren estreinaldia.

Talai dantzariak aurten ere larunbatean ariko dira

  kultura  Amezketa

Talai dantzariak aurten ere larunbatean ariko dira

Inauterietako astelehenean ordez, iaz lehen aldiz larunbatean atera ziren, eta hemendik aurrera horrela ariko dira.

Tolosako Udal Bandako kide oihei deialdia

  kultura  Tolosa

Datorren igandean, otsailaren 19an, Tolosako Musika Udal Bandaren kontzertua izango da Tolosako Berdura Plazan. Udal bandako kide ohiak gonbidatu dituzte kontzertuan jotzera; horretarako, entsaioak egingo dituzte datorren asteartean eta ostegunean, 20:30ean, Eduardo Mocoroa musika eskolan.

Armarri bordatua salgai

  kultura  Tolosa

Pintxana Txarangak armarri bordatua jarri du salgai bertako blusetan jartzeko. Letxuga Kaleko Trofeos dendan daude eskuratu nahi dituen ororentzat.