Maskarak eginez ospatu dituzte inauteriak

  Festak  Berrobi

Goizean zehar handienek antolatutako jolasak egiten eta altxorraren bila ibili dira Berrobiko eskolan. Ondoren maskarak jantzi eta dantza batzuk egin dituzte. Aurten talde guztiek maskarak jantzi dituzte. Ondoren gurasoek prestatutako txorizoa jan eta dantza ere egin dute.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Berrobiko antzeri taldeko Arantzazu Rodas, finalera

  kultura  Berrobi

Berrobiko antzeri taldeko Arantzazu Rodas, finalera

Arantzazu Rodas Antzezmotz III. Antzerki Labur Lehiaketako finalean ariko da martxoaren 10ean.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-16

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Irati Ozaita antropologo ibartarra elkarrizketatu dugu Gizarte Antropologiako gradu amaierako lanaren harira; "Tolosako mozorroen atzean dagoena: Inauterien alde ezkutua". Lizartzako Insalus enpresako langileak ere izan ditugu hizpide, bi orduko lanuzteak egiten ari baitira. Eta bukatzeko, Manu Azkarateren seme Eguzki Azkaraterekin eta Sareko bi kiderekin hitz egin dugu larriki gaixo dagoen presoaren inguruan.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-09

  Festak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Lizartzako inauteriak hasiko dira etzi. Gibel jatea egingo dute larunbatean; txekorra hiltzen zuten garai batean, plazan, eta gaur egun txekorraren parodia egiten dute. Datorren asteburuan inauteri dantzak izango dira protagonista, bertakoak direnak, gainera, bereziak eta Lizartzakoak. Gaurko saioan Lizartzako inauteriak xehatuko ditugu Otsolar dantza taldearen laguntzaz.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-02

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurkoan Izaskunen sortu berri duten Uztularre auzo elkarteko Joxean Zubelzu Olariagarekin bildu gara, Lizartzako inauterietako lehen asteburuan egiten duten jaiaren inguruan aritu gara Otsolar dantza taldeko bi kiderekin eta Ibarrako Juanjo Alustiza liburuzaina elkarrizketatu dugu.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-26

 Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Hernialde  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza

Gaurko saioan Ibarrako alkatearekin hitz egin dugu, aurrekontua onartu baitute. Eta Uzturpe ikastolan Kiva programa abiarazi dutenez, eurekin bildu gara, programaren berri izateko.

Meza eta meriendarekin ospatu dute

  Festak  Berrobi

Berrobiko San Sebastian ermitan hogei bat herritar elkartu dira, urtero egun honetan egin ohi dutenez, meza entzun eta merienda egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Donostiaz harago ere badago San Sebastian

  Festak  Berastegi  Berrobi  Leaburu-Txarama  Orendain

Donostiaz harago ere badago San Sebastian

San Sebastian eguna izango da ostiralekoa eta ohiturari jarraituz ekitaldiak izango dira Berrobi, Berastegi, Leaburu eta Orendainen

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-17

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioa erabat ibartarra izango da. Hasi berri den urte honetan hainbat aldaketa izango dituzte herrian, eta horien guztien inguruan hitz egiteko parada izango dugu Mikel Agirrezabala alkatearekin. Ibarrako Maite Artola kazetariarekin herriaz hitz egin dugu, era berean.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-10

  Gazteak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Ibarrako Udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzea adostu duela izango dugu hizpide. Era berean, Belauntzako alkate berria elkarrizketatu dugu, Silvia Moneo Cid. Eta Berrobin osatu duten antzerki taldeko Igone Saldiasekin ere bildu gara.

Antzerkia baino gehiago

  kultura  Berrobi

Antzerkia baino gehiago

Berrobin antzerki taldea osatu dute; duela urtebete elkartu ziren lehen aldiz eta jarraitzea erabaki dute

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-20

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Aste honetan besteak beste, Ibarran birziklatutako materialarekin egindako Gabonetako apaingarriak eta merkatariek prestatu dituzten ekitaldiak eta Orexako Orexa Bizirik proiektua izan ditugu hizpide.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-13

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Berrobiko Frontenis Txapelketako Iker Elustondo antolatzaileari elkarrizketatu dugu, txapelketak eman duenaz luze eta zabal hitz egiteko. Ibarraldeko beste hainbat ohar eta albisteren berri ere izango duzue.

Bukatu da txapelketa borobila

  kirola  Berrobi

Bukatu da azken urteetako parte hartze zabalena izan duen Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa. Parte hartzaileen igoera edizio borobilarekin batera etorri da, izan ere, aurten Berrobiko txapelketa ospetsuak 25. urteurrena ospatu du. Haize fina zebilen atzo, baina finaletako partidek ederki berotu zuten frontoia. Sari banaketan Aritz Eskuderok 3 bertso bota zituen eta giro ederrean eman zioten amaiera aurtengoari.


 

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Eskolako aterpea, bukatuta

Eskolako aterpea, bukatuta

  gizartea  Berrobi

Lanak atzeratu badira ere, azkenean erabilgarri dago jada, Berrobiko eskolako estalpea.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-11-22

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Azaroaren 25ean, Lizartzan, Bihozkada eta Eraul taldeek kontzertua eskainiko dute. Doan ariko dira, frontoian, 22:00etatik aurrera. Hitzordua baliatu nahi izan dugu bi taldeen inguruan aritzeko. Bihozkada taldea lau gipuzkoarrek osatzen dute, eta horietako hiru eskualdekoak dira. Azkeneko lanaren inguruan hitz egin dugu, batetik. Bestetik, Eraulen Lizartzako Garazi Esnaolak teklatuak jotzen dituela eta, gaztea elkarrizketatu dugu eta eskuartean duten proiektuaz eta bere ibilbideaz hitz egin dugu.

Lehen asteburuak utzitakoa

  kirola  Berrobi

Lehen asteburuak utzitakoa

Asteburu honetan jokatu dituzte Jon Ander Izagirre Frontenis Txapelketako lehen kanporaketak. Hemen dituzue partiden emaitzak.

Parte hartzea handitu da Berrobiko Frontenis Txapelketan

  kirola  Berrobi

Asteburu honetan hasiko da Berrobiko Frontenis Txapelketa; mutiletan binaka 41 bikotek hartuko dute parte eta nesketan 9 bikotek  

Azaroaren 14a arte eman daiteke izena Frontenis Txapelketan

 Berrobi

Jada ireki dute Berrobiko Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketan izena emateko epea. Azaroaren 14a izango da azken eguna eta Tolosako Aralar Kirolak dendan edo Berrobiko Iriarte Jatetxean eman daiteke izena.

Adinekoen egoera fisiko eta psikoemozionala hobetzeko

  aisia  Berrobi

Adinekoen egoera fisiko eta psikoemozionala hobetzeko

Bizi Zaitez Bizi ikastaroa antolatu dute bigarrengoz, Berrobin. 50 urtetik gorakoei zuzendutako saioak dira eta parte hartzaileek norbere burua zaintzen ikasiko dute. Ariketa fisiko laburrak zein arnasketa ariketak egingo dituzte, begiratzen ikasiko dute eta baita estresa bideratzen ere.

Nabarmenak

Zorion agurrak