Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-03-09

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko Hamaiketakoan Berrobiko antzerki taldeko Arantzazu Rodas elkarrizketatu dugu. Antzezle gazteak Antzezmotz Lehiaketako finalera pasa da Berrobiko antzerki taldeak iaz estreinatutako Aingerutxoak lanarekin. Berastegiko aurrekontuak ere izan ditugu hizpide Amaia Azkue alkatearekin.

Maitasun harremanak aztertzeko tailerra, Emakumeen Eguna dela eta

  Parekidetasuna  Elduain

Elduainen ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Ez dute egunean bertan ospatuko dena den, larunbatera atzeratu dituzte bi ekitaldiak. Batetik, Maite (mindu)z? Maitasun harremanak aztertzeko tailerra egingo dute eta bestetik, bazkaltzeko bilduko dira.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-16

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Irati Ozaita antropologo ibartarra elkarrizketatu dugu Gizarte Antropologiako gradu amaierako lanaren harira; "Tolosako mozorroen atzean dagoena: Inauterien alde ezkutua". Lizartzako Insalus enpresako langileak ere izan ditugu hizpide, bi orduko lanuzteak egiten ari baitira. Eta bukatzeko, Manu Azkarateren seme Eguzki Azkaraterekin eta Sareko bi kiderekin hitz egin dugu larriki gaixo dagoen presoaren inguruan.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-09

  Festak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Lizartzako inauteriak hasiko dira etzi. Gibel jatea egingo dute larunbatean; txekorra hiltzen zuten garai batean, plazan, eta gaur egun txekorraren parodia egiten dute. Datorren asteburuan inauteri dantzak izango dira protagonista, bertakoak direnak, gainera, bereziak eta Lizartzakoak. Gaurko saioan Lizartzako inauteriak xehatuko ditugu Otsolar dantza taldearen laguntzaz.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-02

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurkoan Izaskunen sortu berri duten Uztularre auzo elkarteko Joxean Zubelzu Olariagarekin bildu gara, Lizartzako inauterietako lehen asteburuan egiten duten jaiaren inguruan aritu gara Otsolar dantza taldeko bi kiderekin eta Ibarrako Juanjo Alustiza liburuzaina elkarrizketatu dugu.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-26

 Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Hernialde  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza

Gaurko saioan Ibarrako alkatearekin hitz egin dugu, aurrekontua onartu baitute. Eta Uzturpe ikastolan Kiva programa abiarazi dutenez, eurekin bildu gara, programaren berri izateko.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-17

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioa erabat ibartarra izango da. Hasi berri den urte honetan hainbat aldaketa izango dituzte herrian, eta horien guztien inguruan hitz egiteko parada izango dugu Mikel Agirrezabala alkatearekin. Ibarrako Maite Artola kazetariarekin herriaz hitz egin dugu, era berean.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-10

  Gazteak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Ibarrako Udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzea adostu duela izango dugu hizpide. Era berean, Belauntzako alkate berria elkarrizketatu dugu, Silvia Moneo Cid. Eta Berrobin osatu duten antzerki taldeko Igone Saldiasekin ere bildu gara.

Haurreskolan matrikula egiteko aukera

  Hezkuntza  Elduain

0 eta 3 urte bitateko haurrak matrikulatu ahal izango dira urtarrilaren 13ra arte.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-20

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Aste honetan besteak beste, Ibarran birziklatutako materialarekin egindako Gabonetako apaingarriak eta merkatariek prestatu dituzten ekitaldiak eta Orexako Orexa Bizirik proiektua izan ditugu hizpide.

Galdeketaren harira, sinadura bilketa Elduainen

  politika  Elduain

Hamaiketakoa, sinadura bilketa eta Anabel Egues euskal preso elduaindarraren aldeko argazkia izan dituzte hizpide Elduainen. 12:00etan elkartean elkartu dira herritarrak; martxoaren 19ko galdeketaren harira sinadurak biltzen aritu dira atarian eta pintxoak jateko aukera izan dute bitartean. Ondoren, argazki herrikoia atera dute preso herritarraren omenez. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Gure Esku Dagok sinadurak biltzen jarraitzen du

  gizartea  Elduain  Ibarra

Gure Esku Dago ekimeneko kideak lanean jarraitzen dute martxoaren 19an Tolosaldean egin nahi duten galdeketa bideratzeko. Izan ere, galdeketa egin ahal izateko herritarren babesa behar dute eta hori sinadura bidez ari dira gorpuzten. Eskualdeko herri askotan jarri dituzte sinadurak biltzeko mahaiak eta datozen egunetan Ibarran eta Elduainen ere egongo da aukera.

Ibarran bihar, hilak 15, egongo da aukera. 19:00etan Giltzarria adierazpenenaren aurkezpena egingo dute plazako estalpean eta ondoren egongo da sinadura uzteko aukera. Adierazpenak erabakitzeko eskubidea du ardatz, izan ere, eskubide hori «emaitzaren gainetik, gizarte kohesiorako dagoen tresna egokiena da, bizikidetzarako edota elkarbizitzarako oinarria».

Elduainen hilaren 18an, igandean, egongo da Gure Esku Dagoren galdeketa babesteko aukera. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute eta ondoren, argazki herrikoia aterako dute. 12:00etatik 14:00etara egingo dute sinadura bilketa, plazan bertan.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-13

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Berrobiko Frontenis Txapelketako Iker Elustondo antolatzaileari elkarrizketatu dugu, txapelketak eman duenaz luze eta zabal hitz egiteko. Ibarraldeko beste hainbat ohar eta albisteren berri ere izango duzue.

"Justizia sozialaren terminoetan planteatu behar dugu euskararen egoera"

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

"Justizia sozialaren terminoetan planteatu behar dugu euskararen egoera"

Berria, Jakin eta Elkar argitaletxeak ekindako proiektu berri baten ondorioz sortu zaio Euskara irabazteko bidean liburua idazteko aukera Garikoitz Goikoetxeari (Elduain, 1989). Izenburuak argi azaltzen duen bezala, euskararen egoera jorratzeko asmoz, azken boladan asko aipatzen den ziklo aldaketari erreparatu nahi izan dio Berria egunkariko kazetariak. Durangoko Azokan aurkeztuko du liburua abenduaren 4an, 16:30ean.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-11-22

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Azaroaren 25ean, Lizartzan, Bihozkada eta Eraul taldeek kontzertua eskainiko dute. Doan ariko dira, frontoian, 22:00etatik aurrera. Hitzordua baliatu nahi izan dugu bi taldeen inguruan aritzeko. Bihozkada taldea lau gipuzkoarrek osatzen dute, eta horietako hiru eskualdekoak dira. Azkeneko lanaren inguruan hitz egin dugu, batetik. Bestetik, Eraulen Lizartzako Garazi Esnaolak teklatuak jotzen dituela eta, gaztea elkarrizketatu dugu eta eskuartean duten proiektuaz eta bere ibilbideaz hitz egin dugu.

Santa Katalina eguna dela eta, bazkaria Kontzejuan

  gizartea  Elduain

Azaroaren 25eko Santa Katalina eguna ospatzeko meza eta bazkaria antolatu dituzte. Meza 13:30ean izango da eta ondoren bazkaria egingo dute, Kontzejuan. 

Pintxo potea, hileko azken ostiralero bezala

  gizartea  Elduain

Azaroaren 25a izango da hileko azken ostirala eta Elduainen pintxoa izango dute hilabetero bezala. Kultur Batzordeak antolatuta egingo dute pintxo potea 19:00etatik 21:00etara Kontzeju tabernan eta Urdelar Biltokian.

«Astebeterako joaten banaiz, faltan sumatzen dut bigarren egunerako»

 Elduain

«Astebeterako joaten banaiz, faltan sumatzen dut bigarren egunerako»

Tolosan bizi da Patxi Zeberio erremontista (Elduain, 1974), baina ez da sorterritik askorik aldentzen. Zeberiok ere Elduaingo lasaitasuna du gustuko.

[Herriz herri] Elduain: Gustuko lekuan, aldaparik ez

  gizartea  Elduain

[Herriz herri] Elduain: Gustuko lekuan, aldaparik ez

Andra Mari jaiak pasatu berri dituzte Elduainen. Giro jatorra izan dute, urteroko moduan, eta normalean lasai-lasaia den herria trikiti doinuek eta gazte zein helduen hotsek hartu dute. Egunerokoan, lasaitasuna da nagusi. Hala diote bertakoek, hori omen da Elduainen berezitasuna.

Lurperatutakoa azaleraziz

  Historia  Elduain

Lurperatutakoa azaleraziz

Ondare historikoa berreskuratzeko lanetan jarraitzen dute Elduainen. Udalaren eta Burdina taldekoen elkarlanari esker Errotazar berreskuratzeko azken lanak egingo dituzte aurki.

Nabarmenak

Zorion agurrak