Dantza afrikarrak ikasteko saioa Alkizan

  Hezkuntza  Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Dantza afrikarrak ikasteko saioa Alkizan

Hileko bigarren ostiraletan izaten dira saioak Alkizako salto gelan. 18:00etatik 20:30era. Hurrengo saioa, apirilaren 14an izango da, Aiztondoko Denbora Bankuaren eskutik.

Onddira mendi martxa igandean

  kirola  Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Onddira mendi martxa igandean

Apirilaren 2an, igandean, Donostia eta Urnietako denbora bankukoek antolatutako mendi martxara gonbidatu dituzte Aiztondoko lagunak.

Musikrea, udaleku musikala Aste Santuan

 Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Apirilaren 10etik apirilaren 21era egingo dira udaleku musikalak eta 3 eta 12 urte arteko umeentzako zuzenduta egongo da, 09:30tik 13:30era.

Alkizako abesbatza jarri nahi dute martxan

  kultura  Alkiza

Abesbatza berreskuratu nahian dabiltza herrian, ume zein helduentzako taldeak osatuz. Informazio gehiagorako, 943 69 39 30 telefonora edo 662 28 54 17 telefonora hots egin beharko da.

Besarkada terapia egingo dute Aiztondon

 Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Besarkada terapia egingo dute Aiztondon

Besarkada-terapia eta familiaganako barre-terapia tailerrak egingo dira Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik. Ostiraletan izango dira saioak 17:00etatik 18:00etara.

Habia kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra

  Ingurumena  Alkiza

Habia kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra

Martxoaren 29an, asteazkena, 16:30etik 19:30era izango da Txoribox tailerra Alkizan.

60+ planetaren ordua, Alkizan

  Ingurumena  Alkiza

Alkizako Udalak Munduko Planetaren Ordua izeneko ekimenarekin bat egin du.

Herriko festak antolatzeko bilera egingo dute ostiralean

  Festak  Alkiza

Martxoaren 24an, ostirala, 20:00etan bilduko dira Don Juanena etxean aurtengo festak antolatzeko.

Martxoaren 19an bozkatzera!

  politika  Alkiza

Alkizako Gure Esku Dagok festa egin zuen ostiralean. Unai Sorarrainek bideo zoragarri hau egin du bertako irudiekin:

60 urtetik gorakoentzat irteera Santo Domingo de la Calzadara

 Aduna  Alkiza  Larraul  Zizurkil

60 urtetik gorakoentzat irteera Santo Domingo de la Calzadara

Martxoaren 23an, ostegunarekin egingo dute irteera eta Santo Domingo de la Calzadako eliza nagusia bisitatuko dute. Bazkaltzera, ondoren Labastidara joango dira. Eguna borobiltzeko, Haro bisitatuko dute.

Aiztondo ere, Giltzarria da

  politika  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Asteasu  Zizurkil

Aiztondo ere, Giltzarria da

Galdeketari begira festa antolatu dute biharko Aiztondo bailaran. Ekitaldi gehienak Zizurkilen egingo dira.

Errepide mozketak, Aiztondo Klasika dela eta

  gizartea  Alkiza

Aiztondo Klasika martxoaren 5ean izango da Adunan hasita eta Villabonan bukatuko da. Alkizako herri gunetik behin pasako da, Anoetatik abiatuta, 11:09 - 11:13ak inguruan eta ondoren, Asteasura jaitsiko da. Bestalde, bidegurutzeetan laguntzeko prest daudenak Alkizako kirol batzordekoekin harremanetan jarri behar dira.

Maskarada, jaialdiaren ardatz

  Festak  Alkiza

Alkizako eskolakoek maskarada irudikatu dute inauteri jaialdian. Frontoian elkartu dira eta maskaradaren dantzak eskaini dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Errepidea itxita Aiztondo Klasikagatik

 Alkiza

Martxoaren 5ean, igandearekin izango da Adunan hasi eta Villabonan bukatuko da. Alkizako herri gunetik behin pasako da.

Martxoaren 11n ospatuko dute Emakumeen Nazioarteko Eguna

  Parekidetasuna  Alkiza

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik bazkaria egingo da Alkizako Ostatuan. Izen emateko azken eguna, martxoaren 6a da eta horretarako 943 69 39 30 telefonora hots egin beharko da.

Denbora bankua aurkezteko bilera

  ekonomia  Alkiza

Alkizako Juanena etxean, 17:00etan egingo da aurkezpena eta Aiztondoko Denbora Bankuak eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko dira.

Ipuin tailerra egingo dute liburutegian

 Alkiza

Otsailaren 20an, 17:00etan Alkizako liburutegian izango da ipuin tailerra.

Zerga eta tasetan hobariak eskuratzeko aukera

 Alkiza

Otsailaren 28ra arte, eskaera aurkezteko aukera izango da Alkizako udaletxean.

Aiztondoko erretiratuak Tolosan bilduko dira

 Aduna  Alkiza  Larraul  Zizurkil

2017ko irteerak antolatzeko asmoarekin, otsailaren 14an, Tolosako Frontoi tabernan bilkura antolatu du Aiztondoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

Erabakifest! festara joateko bizikleta martxan izen ematea

 Alkiza

Erabakifest! festara joateko bizikleta martxan izen ematea

Alkizatik Tolosaraino bizikletaz joan nahi duenak aukera izango du larunbatean, eskualdeko puntu ezberdinetatik abiatuko den martxan parte hartuz.

Nabarmenak