Gaztelun azaldutako txakur baten jabearen bila dabiltza

Gaztelun azaldutako txakur baten jabearen bila dabiltza

  gizartea  Gaztelu

Gaztelun azaldutako txakur baten jabearen bila dabiltza. Jabeak edota informazioren bat duenak 608 77 28 01 telefono zenbakira deitu dezake.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-10

  Gazteak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Ibarrako Udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzea adostu duela izango dugu hizpide. Era berean, Belauntzako alkate berria elkarrizketatu dugu, Silvia Moneo Cid. Eta Berrobin osatu duten antzerki taldeko Igone Saldiasekin ere bildu gara.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-20

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Aste honetan besteak beste, Ibarran birziklatutako materialarekin egindako Gabonetako apaingarriak eta merkatariek prestatu dituzten ekitaldiak eta Orexako Orexa Bizirik proiektua izan ditugu hizpide.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-13

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Berrobiko Frontenis Txapelketako Iker Elustondo antolatzaileari elkarrizketatu dugu, txapelketak eman duenaz luze eta zabal hitz egiteko. Ibarraldeko beste hainbat ohar eta albisteren berri ere izango duzue.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-11-22

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Azaroaren 25ean, Lizartzan, Bihozkada eta Eraul taldeek kontzertua eskainiko dute. Doan ariko dira, frontoian, 22:00etatik aurrera. Hitzordua baliatu nahi izan dugu bi taldeen inguruan aritzeko. Bihozkada taldea lau gipuzkoarrek osatzen dute, eta horietako hiru eskualdekoak dira. Azkeneko lanaren inguruan hitz egin dugu, batetik. Bestetik, Eraulen Lizartzako Garazi Esnaolak teklatuak jotzen dituela eta, gaztea elkarrizketatu dugu eta eskuartean duten proiektuaz eta bere ibilbideaz hitz egin dugu.

Babarrunik hoberena, Gaztelukoa

  kultura  Gaztelu  Tolosa

Aurtengoan Gazteluko babarrunek jaso dute saria. Babarrun Ekoizleen Lehiaketako lehen saria Gazteluko Iriarte baserriko Luis Angel Jauregik eskuratu du. Bere amak jaso du saria. Bigarren Legorretako Joxe Mujikak egin du eta hirugarren Albizurgo Juan Ugartemendiak.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

«Oso kaxko politean dago, eta eskaintzen dituen parajeak oso politak dira»

  gizartea  Gaztelu

«Oso kaxko politean dago, eta eskaintzen dituen parajeak oso politak dira»

Joxe Gabirondo (Gaztelu, 1961) segalari ohia da. Euskal Herriko eta Gipuzkoako hainbat lehiaketa irabazitakoa da, horietako asko 80ko eta 90eko hamarkadetan. Gaztelun jaioa da, eta bertan bizi izan da beti. Bertako parajeak ditu gustukoen, eta, lasaitasuna eskertzen badu ere, garai batean Gaztelun zegoen barnetegiak herriari ematen zion bizia faltan sumatzen du. Ostatu baten beharraz ere hitz egin du.

Gaztelun ote paradisua?

  gizartea  Gaztelu

Gaztelun ote paradisua?

Herri txikia da Gaztelu, 200 biztanle ere ez dira. Industriarik ez dute, eta, beraz, udalaren diru sarrerak ere txikiak dira. Horrek beste modu batera lan egitera behartu ditu gazteluarrak, baina, desabantaila baino gehiago, mesede bezala ikusten dute, eta auzolana indartu dute. Garai bateko baserri munduari buelta ematea dute erronka, hura gal ez dadin. 

Arku-tiroa Gazteluko asteburu kulturalaren barruan

  kultura  Gaztelu

Ordiziako Arco Natura elkarteko kideak izan dira azalpenak ematen eta haur eta helduek arku-tiroan proba egiteko aukera izan dute Gazteluko frontoian. Ondoren txokolatea banatu diete parte hartzaileei.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Asteburu Kulturala antolatu dute Gaztelun

  kultura  Gaztelu

Asteburu Kulturala antolatu dute Gaztelun

Ekitaldiz betetako asteburua izango dute gazteluarrek, ohi bezala Asteburu Kulturala antolatu baitute.

«Blokeo egoera bati irtenbidea ematen saiatzen gara»

  Osasuna  Gaztelu  Leaburu-Txarama

«Blokeo egoera bati irtenbidea ematen saiatzen gara»

Kinesiologiak oreka bilatzen laguntzen du. Hainbat teknika erabili daitezke helburua lortzeko, baina orokorrean errazak direla dio Gardotza Adurriaga terapeutak.

Tolosaldera ere iritsi dira Ordiziako Azokatik sariak

  ekonomia  Abaltzisketa  Baliarrain  Gaztelu  Ibarra  Tolosa

Tolosaldera ere iritsi dira Ordiziako Azokatik sariak

Barazki eta fruitu alorrean zein ganadu lehiaketan jaso dituzte sariak baserritarrek.

Preso politiko gaixoen askatasunaren alde gose greban, Izaskun Etxeberria

  politika  Gaztelu

Preso politiko gaixoen askatasunaren alde gose greban, Izaskun Etxeberria

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko hiru kide dira gose greba mugagabean daudenak astelehenaz geroztik, Etxarrin. Izaskun Etxeberria gazteluarrak bi preso ohiekin batera hasi du gose greba.

Egurra izan da nagusi Gaztelun

  Festak  Gaztelu

Mañares anaiak izan dira arratsaldeko protagonistak Gaztelun egur erakusketa bat eginez. Egurra mozteko modu ezberdinak eta garai batean ibiltzen zirenak erakutsi dituzte. Ondoren, herrikoen arteko lehia izan da trontzan. Festak amaitzeko, tortilla txapelketa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (51)

Bertsotan hasi dute festa Gaztelun

  Festak  Gaztelu

Herriko neska gazte talde batek, bertsoekin ireki du Andra Mari jaien festa Gaztelun. Herriko gaztetxoenentzat, puzgarriak egon dira.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Motzak, baina ez eskasak

  Festak  Gaztelu

Motzak, baina ez eskasak

Bi eguneko festak antolatu dituzte Gazteluko herritarrek, abuztuaren 14tik 15era. Laburrak izan arren, ziur samurra izango dutela ondo pasatzen.

Fermin Muguruza Gaztelun

  kultura  Gaztelu

Fermin Muguruza Gaztelun

Datorren ostirala, uztailak 29, Gazteluko Ostatuan aurkeztuko du 'Nola?' dokumentala Fermin Muguruzak, eta ondoren luntxa izango da.

Musikaz gozatzeko espazio berria Ostatuan

  aisia  Gaztelu

Gazteluko Ostatuan herritarrek edota pertsona taldeek musikaz gozatzeko aukera izango dute hemendik aurrera. Izan ere, Gazteluko Ostatuko gelatxoan, bozgorailu auto-anplifikatu parea jarri dituzte.

Andoni Goikoetxea preso gazteluarra borrokan dago maiatzaren 9tik

  politika  Gaztelu

Andoni Goikoetxea preso gazteluarra borrokan dago maiatzaren 9tik

Fleury-Merogiseko gainerako sei euskal presoekin batera dago borrokan, espetxe berean dauden presoak sakabanatuta daudela salatzeko eta "guztiak dibisio batean elkartzea" eskatzeko; Gazteluko Udalak dispertsio egoera "amaitzeko eskaera" egin du.

Tribuak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Udaberri garaiarekin batera eta egun luzeenak San Joanak bitarteko hauek ditugula lagun, ordu gehiago pasatzen ditugu kalean helduok zein haurrek. Plazatik etxera, etxetik plazara, frontoi atzeko txoko ezkutura, oiloei ogia botatzera edo bizilagunaren etxera, gero geurera eta segidan aldamenekoarena.

Nabarmenak

Zorion agurrak