Trikitixa udalekua antolatu dute Asteasuko Otardin

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 16a, 15:24

Uztailaren 9tik 12ra egingo da udalekua eta 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Izen emateak, apirilaren 28a baino lehen egin beharko dira.

Euskal Herriko Trikitixa elkarteak antolatuta, uztailaren 9tik 12ra Asteasuko Otardi landa aterpetxean trikitixa udalekuak egingo dituzte 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzat. Tartea ikastaroak, txangoak eta hainbat trikitilariren bisita jasoko dute.

Izen emateak, trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita egin beharko dira apirilaren 28a baino lehen. Udalekuen prezioa 185 eurokoa da. Aukera ez galtzeko deia luzatu du elkarteak, egun gutxitan betetzen baitira udalekuetako plazak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!