Pijamen iraultzak hartu du Tolosa

  Festak  Tolosa

08:00etan hasi da, inauteria, bigarrenez, Dianan; Alde Zaharra kalez kale zeharkatuko du bandak, ehunka herritarrekin.

»» Ikusi argazki guztiak (63)

Makilkari trebeak

 Tolosa

Asteetako entseguak fruitua eman duela erakusteko uneetako bat izan dute gaurkoa gaztetxoek. Emaitza ederra izan da, eta ikuskizun dotorea eskaini dute.

»» Ikusi argazki guztiak (78)

Helduak danborrei eraginez

 Tolosa

Juanito Loperi eginiko omenaldiarekin ekin dio danborradak Trianguloan. Ikusle ugariren begiradapean burutu dute danbor festa.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Kriskitinak inauteriari

  Festak  Tolosa

300 neska-mutil elkartu ditu, gaur, Udaberri dantza taldeak antolatutako dantzari txikiak; euskal inauteri guztiek bat egin dute Tolosan.

»» Ikusi argazki guztiak (49)

Erreleboa ziurtatuta

  Festak  Tolosa

Tolosako Inauteriek badute etorkizuna. Gaur kaleak bete dituzte gaztetxoek. Musika Eskolako ikasleen banda kalez kale ibili da eta erraldoi eta buruhandiek Alde Zaharra zeharkatu dute alderik alde. Tolosa Kantari ekimena ere atera da gaur, Zaldunita bezperan.

»» Ikusi argazki guztiak (100)

Makilak astinduz

  Festak  Tolosa

Emakumeen danborrada egin zuten Ostiral Mehe egunean. Aurrera elkarteko kideak Santa Maria plazatik atera ziren eta kalez kale ibili ziren iluntzea alaitzen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Maskarada, jaialdiaren ardatz

  Festak  Alkiza

Alkizako eskolakoek maskarada irudikatu dute inauteri jaialdian. Frontoian elkartu dira eta maskaradaren dantzak eskaini dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Jai giroan egin dute inauteri jaialdia

  Festak  Ikaztegieta

Ikaztegietako eskolako inauteri jaialdiko gaia Euskal Herriko jaiak izan da. Frontoian egin duten emanaldian ere parte hartu dute hainbat gurasok, turistaz mozorrotuta.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Giro aparta jarri dute hiru ikastetxeek

  Festak  Zizurkil

Herriko hiru ikastetxeek, San Millan eskolak, Pedro Mari Otaño eskolak eta Zubimusu ikastolak inauteri jaialdia eskaini dute. Kalejira ere egin dute, Loatzo musika eskolako kideen txarangarekin, eta Uliazpikoen konpainian.

»» Ikusi argazki guztiak (52)

Maskaradarekin girotu dute Aduna

  Festak  Aduna

Eskolako kideen maskaradaren dantzak eta jantziak erakutsi dituzte inauterietako jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Zinbuluka ta zanbuluka

  Festak  Tolosa

Urteroko zezen festak haur, gaztetxo eta gurasoak elkartu ditu, gaur, zezen plazan; pottokak atera dituzten unearen zain izan dira gehienak.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Eskerrak txistulariei

  Festak  Tolosa

Ostiral Mehea, jaiaren eztandaren biharamuna. Tolosako kaleak lasai esnatu dira, atseden hartzeko eguna izaten baita gaurkoa. Eskerrak goizean Ozenki txistulari taldekoak kalera atera diren eta inauterietan murgilduta gaudela gogoratu diguten.

»» Ikusi argazki guztiak (60)

Herriko plaza inauteri giroan

  Festak  Ibarra

Ibarrako Uzturpe ikastolakoek kalejira egin dute herriko plazaraino. Txorizoa jan dute, eta herritarrek ere horretarako aukera izan dute. Ondoren, buruhandien txanda izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Inauteriak bizituz

  Festak  Tolosa

"Euskaraz bai, musikaz blai" lelopean inauterietako jaialdia egin dute Laskorain Ikastolan. Aurten bi gune ezberdinetan gauzatuko dituzte emanaldiak: Haur Hezkuntzakoak, Sakramentinoetako patioan egin dute, eta Lehen Hezkuntzakoak, berriz, Usabalen.

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Inauterietan murgilduta

  Festak  Tolosa

Eskolako txarangarekin kalejira egin ondoren San Frantzisko etorbidetik, eskolako patioan egin dute jaialdia Herrikide ikastetxeko ikasleek. Ederki prestatutako dantza eta mozorroek eman diote giroa jaialdiari.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Ikuskizun polita, lehen zezen festan

 Tolosa

Jendez bete da zezen plaza lehendabiziko zezen festan. Herritar ugari jarri dira zezenen aurrean, eta hauen gainetik egindako jauziak ere eskaini dituzte ausartenek.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Inauterietako alkatearen bisita izan dute Samaniego eskolan

  Festak  Tolosa

Patxi Amiano Kabi Alai Korporazioko kidea izan da Samaniego eskolan, festei hasiera eman aurretik. Irratian elkarrizketa egin diote Amianori, eta ondoren ikasleei kasu egin die, inauterietan ondo pasatzeko esanez.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Mitologiaren pertsonaiek girotu dute jaialdia

  Festak  Altzo

Altzoko Imaz Bertsolaria Eskolako umeak euskal mitologiako pertsonaiez mozorrotu dira aurtengo inauteri emanaldirako. Basajaun, lamia, Mari, Olentzero, sorginak, galtxagorri, herio... izan dituzte jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Inoizko 'yankee'ena

  Festak  Tolosa

Mari Kruz Iribarren Inauterizale Kuttunak pozarren eman die hasiera, 2017ko inauteriei; Donald Trump bera ere bertaratu da Plaza Zaharrera.

»» Ikusi argazki guztiak (206)

Denboraren makina hartu dute

  Festak  Anoeta

Inauteri jaialdia ospatu du Anoetako Ikastolak. Historiako garai ezberdinak irudikatu dituzte ikasleek kiroldegian egindako emanaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (15)