Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-04-27

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-04-27

Gaurko saioan Lizartzak protagonismo berezia izango du. Herrira gerturatu nahi izan dugu eta horretarako alkate ordea, Aitziber Abasolo elkarrizketatu dugu, batetik, eta Otsolar dantza taldeko Malentxo Arrospide Arrate bestetik. Era berean, Ibarratik Belauntzara doan errepidea ere izan dugu hizpide, izan ere, berritu egingo dute datozen hilabeteetan. Bukatzeko, Ibarrako Ixiar Arratibel alkate ordea elkarrizketatu dugu Ibarrako Udalak finantzatuta Saharako Tichla herrian dagoen erabilera anitzeko eraikina bisitatzen izan berri baita.

“Erlijioarekin eta nekazaritzarekin lotutako festa gehiago izaten ziren lehen”

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

“Erlijioarekin eta nekazaritzarekin lotutako festa gehiago izaten ziren lehen”

Herriko saltsa batean baino gehiagotan sartuta dago Malentxo Arrospide Arrate (Lizartza, 1955). Otsolar dantza taldeko kidea da egun, eta buru-belarri sartuta ibili da herriko ohiturak berreskuratzeko lanetan.

[Herriz herri] Lizartza. Txikitasunak handi egin ditu

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

[Herriz herri] Lizartza. Txikitasunak handi egin ditu

Biztanle gutxi izan arren, bertakoen hitzetan herri bizia da eurena. Bi Lizartza daudela ere esan daiteke; behetik ikusten dena, herrigunea, eta garai bateko landa girora gerturatzeko baliatzen dituzten goialdeko parajeak.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-04-06

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Bidania-Goiatz  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-04-06

Leaburu-Txaramari eskaini diogu gaurko saioa. Izan ere, aurrekontua onartu berri dute, eta bestelako proiekturik ere badute eskuartean; Leaburuko plaza berrituko dute. 416.177 euroko mailegua onartu dute plaza berritzeko. Luixa Uzkudun alkatearekin hitz egin dugu.

Euskara, eskuz esku

  Euskara  Aduna  Amasa-Villabona  Anoeta  Hernialde  Ibarra  Irura  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa  Tolosa  Tolosaldea  Zizurkil

Urduritasuna, ezinegona eta ilusioa ziren sentitzen zirenak 06:30ean. Estaldurarik ez Gipuzkoa eta Nafarroa artean, eta iluntasunean lizartzarrak zain. Nafarrek ekarri duten lekukoari gogotsu heldu diote, irribarretsu. Eta Adunara bitarteko bidean, ez du etenik izan euskararen aldeko lasterketak.

»» Ikusi argazki guztiak (153)

Luis Mari Mujika idazle eta euskaltzalea hil da

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Luis Mari Mujika idazle eta euskaltzalea hil da

78 urterekin hil da Luis Mari Mujika lizartzarra. Filologia ikasketak egin zituen eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eskolan aritu zen irakasle. Nagusiki literaturan, toponimian, euskalgintzan eta hiztegigintzan egindako lan nekaezinarengatik izan da ezagun.

Jarraitu irakurtzen Berrian.

Gutuna: "NANa bai, eta EHNA ez?"

  politika  Lizartza  Tolosaldea

Lizartzan, gure herrian, ezin izan dugu boza eman Euskal Estatuaren alde... zergatik eta EHNA-rekin soilik identifikatu nahi izan dugulako.

«Langileok dugun tresnarik eraginkorrena borroka da»

  ekonomia  Lizartza

«Langileok dugun tresnarik eraginkorrena borroka da»

Insaluseko langileek bi orduko lanuzteak egin zituzten bi astez; mobilizazioak erantzuna izan duela esan dute

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-03-09

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko Hamaiketakoan Berrobiko antzerki taldeko Arantzazu Rodas elkarrizketatu dugu. Antzezle gazteak Antzezmotz Lehiaketako finalera pasa da Berrobiko antzerki taldeak iaz estreinatutako Aingerutxoak lanarekin. Berastegiko aurrekontuak ere izan ditugu hizpide Amaia Azkue alkatearekin.

Nagore Arozena eta Maider Mendizabal, azpitxapeldun

Nagore Arozena eta Maider Mendizabal, azpitxapeldun

  kirola  Anoeta  Lizartza

Nagore Arozena eta Maider Mendizabalek Emakume Master Cup-eko finala galdu zuten igandean Zornotzan, Arrizabalaga-Etxanizen aurka: 22-14.

Historia egingo duen finala

  kirola  Anoeta  Lizartza

Historia egingo duen finala

Emakumeen I. Euskal Herriko Esku Pilota Txapelketaren finala jokatuko da igandean; Arozena eta Mendizabal txapelaren lehian ariko dira. 

Lanuzteak utzi dituzte Insalusen

  ekonomia  Lizartza

Lanuzteak utzi dituzte Insalusen

Insalus enpresako langileak akordio batetara iritsi dira zuzendaritzarekin eta lanuzteak uztea erabaki dute. Gaur normal egin dute lan. Hitzarmena sinatzear daude eta atzeratutako ordainketak egiteko akordio batetara iritsi dira.

Txikitatik hasten da zaletasuna

  Festak  Lizartza

Lizartzako eskolakoek kalejira eta jaialdia egin dute, herrian inauterien festak etorkizuna duela erakutsiz.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Lau orduko lanuzteak hasi dituzte gaur, Insalusen

 Lizartza

Insaluseko langileek lau orduko lanuzteak hasi dituzte gaur. 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte paroak, aste honetan zehar.

Txekor jatea inauterien azken egunean

  Festak  Lizartza

Usadioari jarraituz, herri bazkaria egin dute herriko pilotalekuan. Goizean, inauterietako dantzak egiteko aukera izan da, eta arratsaldean, berriz, amaiera emango diete "ijitoa" errez.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Mozorro festa aparta

  Festak  Lizartza

Hainbat herritar animatu dira mozorrotu, eta euren emanaldiak egitera Lizartzako inauterietan. Haur, eta heldu, zahar eta gazte, ederki girotu dute herriko plaza.

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-16

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Irati Ozaita antropologo ibartarra elkarrizketatu dugu Gizarte Antropologiako gradu amaierako lanaren harira; "Tolosako mozorroen atzean dagoena: Inauterien alde ezkutua". Lizartzako Insalus enpresako langileak ere izan ditugu hizpide, bi orduko lanuzteak egiten ari baitira. Eta bukatzeko, Manu Azkarateren seme Eguzki Azkaraterekin eta Sareko bi kiderekin hitz egin dugu larriki gaixo dagoen presoaren inguruan.

Txantxo garaia irekiz

  Festak  Berastegi  Lizartza

Txantxo garaia irekiz

Eskualdea hasi da pixkana-pixkana, inauterietan murgiltzen. Lizartzan eta Berastegin datorren asteburua izango dute inauteriena. Mozorroak eta dantzak izango dira nagusi.

Akordiorik ez Insalusen

  ekonomia  Lizartza

Akordiorik ez Insalusen

Gaur goizean izan dute bilera langileek eta zuzendaritzak, baina ez dira akordioetara iritsi. Jose Soroa langileen ordezkariak esan duenez, zuzendaritzak pixka bat moldatu du bere jarrera, baina oraindik ez da nahikoa adostasunetara iritsi eta enpresa hitzarmena ixteko.

Gibel jatea, inauterietarako sarbidea

  Festak  Lizartza

Hasi dira Lizartzako inauteriak. Gaurkoa gibel jatea dute. Eguerdian pilotalekuaren atarian bildu dira herritarrak, eta txekorra hil ala ez hil, horren inguruan aritu dira. Txekorra hiltzea ala ez "gure esku" dagoela zioten batzuek eta besteek inauterietarako izendatutako agintari bereziei pasa diete egitekoa, "beraiek esan  beharko dute, baimena eskatu beharko diegu", zioten.

»» Ikusi argazki guztiak (84)

Nabarmenak

Zorion agurrak